Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Landakoenea | Abenduak 6, ostirala

2013-12-07

Durangoko Azokaren bigarren egunean, abenduak 6 ostirala, Landakoenea saioak bere ateak zabaldu zituen bigarrenez. Programan, Esne Beltza eta McOnak musika taldeak, eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Otamendirekin "GAL 30 Urte" liburuaz aritu ginen. Bestelako erreportajeak ere izan genituen. Tartean, biniloaren ingurukoa. 

bideoaren irudia
Landakoenea | Esne Beltza taldeari elkarrizketa

2013-12-07

Landakoenea saioaren bigarren atalean, Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lampre musikariekin izan gara. Durangoko Azokan egindako programa da Landakoenea.

bideoaren irudia
Hala Bedi irratiak 30 urte bete ditu

2013-12-06

Hala Bedi irratiak 30 urte bete ditu eta ospatzeko, liburu, DVD eta diskoa kaleratu dute kolpez kolpe izenburupekoa. Esanahi bikoitza du izenburu horrek, jakin nahi duzu zergatik? bideoan azaldu digute. Adi!

bideoaren irudia
Inkesta: Zer erosten du jendeak Durangoko Azokan?

2013-12-06

Zer erosten du jendeaak Durangoko azokan? gauza bitxiak, besteak beste, kontatu dizkiguten hauek.

bideoaren irudia
Euskarazko musika aldizkariak bizirik daude!

2013-12-06

Bai, egia da. Musika jorratzen duten aldizkariak badira gurean, baina euskaraz argitaratzen dutenak ere. Maiztasuna gutxitu arren Entzun! dagoeneko web atari bihurtuak bere urtekaria plazaratu du aurten ere. Berritasunik ere bada, Pop Pilulak fanzinea bezala. Bi aldizkarien arduradunekin izan gara, Durangoko Azokan.

bideoaren irudia
Governors taldearen "Morphinapolis" hiria ezagutu dugu

2013-12-06

"Morphinapolis". Hori da Governors taldearen disko berriaren izena. Baga Biga diskoetxeak plazaratu duen lanean, rock modernoa eta metala nahastu dute beste behin gipuzkoarrek. Urtzi eta Jorge taldekideekin hitz egiteko aukera izan dugu.