Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Literatur Sariak eman ditu Bilboko Udalak

2019-12-04
Miguel de Unamuno saiakerako, Blas de Otero poesiako eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurtengo edizioko sariak banatu ditu Bilboko Udalak. Hiru egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzea dute xede lehiaketek. Eskertuta agertu dira arlo desberdinetan aritzen diren artistak.
bideoa prestatzen
Jarraitu Durangoko Azoka 24 orduz Hamaika Telebistan!

2019-12-04
Jarraitu 24 orduz Durangoko Azoka Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean! Abenduaren 5tik 8ra, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean Gurean Gaur DA! saio berezia. 16:00etan eta 22:00etan Gogoetaren plaza! mahainguruak eta egun guztian zehar ahotsenea zuzeneko emanaldiak. Ez galdu!
bideoa prestatzen
Euskararen egunean, euskararen aurkako erasoak eta euskal aldarrikapenak

2019-12-03
Igandean HIESaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Gaur Euskararen nazioarteko eguna eta Nafarroako Eguna izanik, Linguae Navarrorum-ari tarte berezia eskainiko diogu.
bideoa prestatzen
Iñigo Astiz, Pello Otxoteko eta Fermin Etxegoienek eskuratu dituzte Lauaxeta sariak

2019-12-02
Poesia sailekoak eskuratu dituzte Astizek eta Otxotekok, “Analfabetoak” eta “Itsas-Bizimina” lanengatik hurrenez hurren. Fermin Etxegoienek, aldiz, “Euskaltzaindia: egunak eta lanak” dokumentalagatik irabazi du ikus-entzunezkoen saria.
bideoa prestatzen
Nafarroako Parlamentuak 'Urrezko Domina' eman dio Euskaltzaindiari

2019-12-02
Euskaltzaindiaren 100 urteko ibilbidea saritzeko Urrezko Domina eman dio Nafarroako Parlamentuak akademiari. Euskara «Nafarroaren altxorra» dela azpimarratu du Ganbarako lehendakariak, Unai Hualdek eta «bizirik dagoela» nabarmendu nahi izan du.
bideoa prestatzen
80.000 Euskal herritar egon dira preso 1936tik, "Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea" liburuaren arabera

2019-11-29
Karlos Trenor preso oihak liburua aurkeztu du gaur goizean Koldo Mitxelena kulturgunean Iñaki Egañak lagunduta.