Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Berri txarrak, ikusi arte: 'Jaio. Musika. Hil'

2019-11-29
Berri Txarrak taldeak azken kontzertua eskaini du azaroaren 23an Navarra Arenan. Hiru ordu luzez taldearen abesti gogoangarrienak jo zituzten milaka zaleren aurrean. Hemen, JAIO. MUSIKA.HIL.
bideoa prestatzen
Bilboko Euskararen Egunean Udalak Labayru Fundazioa omendu du

2019-11-29
Labayru fundazioaren 50. urteurrenean, Bilboko Udalak omenaldia egin dio euskararen alde hainbeste egin duen erakundeari. Frankismo osteko garaian bilbotarrak euskalduntzeagatik eta eguneroko lanarengatik oroigarria eman diote Adolfo Arejita Labyruko zuzendariari. Labayrutik politikariak, idalzeak eta beste hamaika kultur eragile pasa dira, eta hala gogorarazi dute ekitaldian jarritako bideoan. Bertan Iñigo Urkullu, Bingen Zupiria edota Nerea Mujika bezalako aurpegi ezagunek eskerrak eta zorionak eman dizkiote erakundeari. Juan Mari Aburto alkatean hiribilduan urteetan egindako lana azpimarratu du.
bideoa prestatzen
Kanaldudek eta Ttap aldizkariak jaso dute Rikardo Arregi saria

2019-11-29
Kanaldude telebistak eta ‘Ttap’ aldizkari digitalak irabazi dituzte 2019ko Rikardo Arregi sariak. Behenafarroako telebistaren kasuan ‘Hurbiletik’ erreportai saioagatik eskuratu du kazetaritza saria. Komunikaziokoa eman diote azkar irakurtzeko euskarazko ‘Ttap’ aldizkariari, antolatzaileek adierazi dutenez, euskarazko kazetaritzari esparru eta aukera berriak irekitzen dizkion proiektua izateagatik.
bideoa prestatzen
Itzaletik Argira, Iturramatik Euskal Herrira

2019-11-29
Iturrama Iruñeko auzoa da, jatorri kontserbadorekoa, baina gazte belaunaldiek bizi berritutakoa. Hori izan daiteke, hain zuzen ere, hainbat gertaera politiko ilun eta espetxeratzen azalpena. Joseba Compains eta Iker Araguas dira dokumentalaren sustatzaileak. Tokiko ikuspegitik, Iturrama auzoaren loraldia ekarri nahi dute argira.
bideoa prestatzen
Ehunka herritar atera dira goizean Iruñeko egunaz gozatzera

2019-11-29
Azaroaren 29a jai eguna da hiriburuan San Saturnino festa dela eta. Goizean ehunka herritar atera dira alde zaharreko kaleetara jai egunaz eta giroaz gozatzera
bideoa prestatzen
Abenduaren 22an arituko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Iruñeko Anaitasunan

2019-11-29
Iruñeko Udalaren erantzuna jaso ez eta Iruñean izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots abenduaren 22an Anaitasuna kiroldegian. Gaurko hitzartutako ikuskizuna beraz bertan behera erabaki du udalak.