Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Ulerrizketa: belarriprest eta ahobizien artean euskaraz aritzeko metodologia

2019-11-06
Aldahitz programaren baitan, ulerrizketa metodologia garatu du Soziolinguistika Klusterrak EHUrekin batera. Helburua euskaraz ondo moldatzen direnen eta hizkuntza ulertu arren hitz egiteko zailtasunak dituztenen artean ere euskaraz egiteko tresnak ematea da. Gakoa elkar ulertzea da eta ulermen hori dagoela bermatzea elkarrizketan zehar.
bideoa prestatzen
Hegan Oinez lelopean itzuliko da ikastolen jaia Lizarrara

2019-11-06
Hegan Oinez lelopean itzuliko da ikastolen jaia Lizarrara. 16 urte igaro dira Nafarroa Oinez mendebaldeko merindade buruan ospatu zenetik eta gaurko aurkezpenetik abiatuta, urte osoan zehar burutuko dituzte ekimenak, jaialdia urriaren 18an ospatu arte.
bideoa prestatzen
Olatz Arrietak jaso du Euskal Kazetariak saria

2019-11-06
Olatz Arrieta ETBk Bruselan duen korrespontsalak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak banatzen dituen ataleko Euskal Kazetariak saria jaso du.
bideoa prestatzen
Revolta Permanent talde bizkaitarrak "Lobotomiak" diska berria kaleratu du

2019-11-05
Revolta permanent talde bizkaitarrak haien laugarren diska aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. "Lobotomiak" izena jarri dioten diskarekin batera, "R" abestiaren bideoklipa plazaratu dute. Hamaika abestiz osaturiko lan honek, nahiz eta rapa eta musikoa elektronikoa izan oinarri, tirp-hop, rock industriala eta musika industrial elektroniko estiloak batzen ditu.
bideoa prestatzen
Bihar hasiko da zortzi emanaldiz osatutako Bertsoaroa

2019-11-04
Zortzi emanaldi izango ditu bihar hasiko den Bertsoaroak. Hogeita bederatzigarren urtez bertsolaritza Iruñean sustatzeko ekimena ospatuko da eta aurten ekitaldi nagusiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira.
bideoa prestatzen
Ander Perez: "Bertsoaroak gizartearen aldaketetara egokitzen du bertsolaritza"

2019-11-04
Zortzi emanaldi izango ditu bihar hasiko den Bertsoaroak. Hogeita bederatzigarren urtez bertsolaritza Iruñean sustatzeko ekimena ospatuko da eta aurten ekitaldi nagusiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira. Ander Perez da egun zikloaren arduraduna eta haren hitzetan "bertsolaritza oholtza eta plazetatik haratago garatzen da"