Koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, martxan dira landa turismoko erreserbak
2020-06-05
Hainbat eta hainbat sektoretan bezala koronabirusak landa turismoan ere eragina izan du. Halere, bueltan da jarduera hori eta badirudi, udara begira, arrakastatsua izango dela. Datorren asteetako aurreikuspenaz aritu dira Idoia Ezkurdia Nekatur elkarteko teknikaria eta Olaia Aranburu Maddiola Agroturismoko kudeatzailea. Biek ala biek azpimarratu gura izan dute, naturarekin kontaktuan turismoa egiteko aukera paregabea.