Hamaika Telebistak irudia berrituta ekin dio 11. urteurrenari
2020-03-26
Egitasmo berritzailea hastapenetik, hamarkada propioa bete baitu euskaldunon telebistak, 2010eko urte hasieran emititzen hasi zenetik. Gara, Noticias, Berria, Euskaltel, Bainet eta Elkar korporaziek sustatuta.
Urte emankorrak izan dira. Hedabideen eta informazio eskubideari ekarpena egin eta ikus-entzunezkoen alorrean ekarpena egin du Hamaikak, iraultza digitalari helduz Euskal Herrian zein Katalunian abiatutako prozesuei zuzenean helduz.
Bide honetan, Aukera berriak eskaintzen jarraitzen du Hamaika, eta urteurrena ospatzeko ekintza egitasmoari ekin diogu berrogeialdian egonda ere. Horrela, emisioari eutsi bakarrik ez, indartu ere egin du langile guztiak telematikokki martxan jarrita.
Informazio zerbitzuak, zuzenekoak eta Kolpez Kolpe, Musika Zuzenean eta Maraka Txikia eta Pandoraren Kutxa, Kiliklon, KM0 Errezeta beganoak, Etxeko Sessions eta Eskatzea Llibre, besteak beste.
Garai zailak bizi baditugu ere, iritsiko zaigu elkarrekin 11. urteurrena ospatzeko garaia. 11 Tokitan saioarekin Euskal Herriko eta diasporako herritarrengana gerturatuko gara telebista herritartu eta gertu sentitzeko. Eta, udazkenean, 11 Foroa jarriko dugu abian kultur digitalaren erronkei buruz hausnartzeko.
Honela. urteurren ospakizunak urteak iraun bitartean. Azaroan, 11 Sariak ospatuko ditugu eta urteari ere bukaera borobila emango diogu Urte Zahar Gauean.
Izan ere, Aro digitalaren garai betean, telebistak jauzi kualitatiboa emango du plataforma
ezberdinetan zein sareetan. Aldaketak hori bera irudikatuko du, tradiziozko telebistatik ikus-entzunezkoen merkatu digitalean lehiatzea baita HAMAIKAren erronka.
“Eman aukera Hamaikari. Aukeran, Hamaika”.