Skip to main content

Azken bideoak: Lekuak

bideoa prestatzen
Eguneko 3.024 bisitari sartu ahal izango dira Gaztelugatxen martxoaren 14tik aurrera

2020-02-07
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko ermitara sarbidea mugatuko du Martxoaren 13tik aurrera. Azkenaldian biotopoak izan duen bisitari kopuruaren gorakadak neurriak hartzera behartu du. Data horretatik aurrera internet bidez erreserba hartzea derrigorrezkoa izango da uhartera sartu ahal izateko eta aldi berean 340 pertsona baino ezingo da igo ermitara. Egun berean, bestetik, 3.024 pertsonatan jarri du muga aldundiak.
bideoa prestatzen
Azken orduetan sute ugari gertatu dira Euskal Herrian

2020-01-15
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan suteak egun dira azken orduetan. Suhiltzaileek lan eskerga egin dute eta hego-haize bortitzarekin suteak egitea guztiz debekatuta dagoela gogoratu dute.
bideoa prestatzen
Ametzola eta Kasilda parkea lotuko dituen bidegorria eraikiko dute Bilbon

2019-09-18
Mugikortasuaren aste europarraren barruan, zinegotziak, bidegorri berria egingo dutela azaldu du. Sabino Arana etorbidean kokatuko da eta Kasilda Iturrizar parkea eta Ametzolako berdegunea lotuko ditu. Horrekin, guztira, 41 kilometro edukiko ditu Bilboko bidegorriak.
bideoa prestatzen
3,4 milioiko diru laguntzak emango ditu Nafarroako Gobernuak uztaileko uholdeek sortutako kalteei aurre egiteko

2019-09-04
Nafarroako erdialdeak uztaileko uholdeen ondorioz jasandako kalteei aurre egiteko 3,4 milioi euroko diru laguntzak ematea onartu du Nafarroako Gobernuak. Gaurko gobernuaren lan-saioaren ostean jakinarazi dute, lau laguntza ildo onartu dituztela azpiegituretan eragindako kalteei eta nekazaritza zein abeltzaintzako ustiategiek jasandako galerei aurre egiteko.
bideoa prestatzen
EA, ELANTXOBE, MUNDAKA, BERMEO

2019-08-21
11 Lehio, Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeo. Autoarekin bidaia, Go-proaren bidez grabatua
bideoa prestatzen
Greenpeace erakundeak hainbat ozeanotako egoera salatu du Bilbon

2019-06-07
Greenpeace-ren Artic Sunrise itsasontzia Bilbon dago, ozeanoek pairatzen dituzten egoerak salatzeko asmoz. Ingurumenaren zein plastikoaren aurkako borroken nazioarteko egunen baitako astean, krisi klimatikoaren aurrean, Greenpeacek inplikazio gehiago eskatu die erakundeei. Ozeanoetan bizi diren izaki bizidunek eta baliabide naturalek pairatzen duten egoera larriaz ohartarazi nahi dute eta hiriz hiri arituko dira kontzientziak astindu nahian.