Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena berritu du Aspace, Atzegi eta Gautenarekin

2020-02-07
19 miloi euroko hitzarmena da, aniztasun funtzionalaren arloan lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko helburuarekin.
bideoa prestatzen
Bikote baten etxebizitza enkantera ez ateratzeko eskatu dio Kaleratzeak Stop plataformak Bankinterri

2020-02-06
Donostian, bikote baten ohiko etxebizitza enkantera ateratzeko eskakizuna bertan behera uzteko eskatu dio Bankinterri Kaleratzeak STOP plataformak. Zehazki, hipoteka-betearazpen demanda erretiratu eta Gipuzkoako Auzitegiak emandako autoa aplikatzeari uko egiteko eskatu dio plataforma herritarrak bankuari. Auto horri esker eska dezake Bankinterrek Arantza eta Miguelen etxebizitza enkantera ateratzea.
bideoa prestatzen
Brexita, Memoria Historikoa eta Ihauteriak

2020-01-28
Brexitaren behin-behineko eraginak, Memoria Historikoa txerto antifaxista gisa Iñaki Lasarekin eta Ituren eta Zubietako ihauteriak aztergai
bideoa prestatzen
Karmiñe Gil N-121 errepidari buruz: 'Garrantzitsua da konponbidea bilatzea, beharrezkoa da'

2020-01-17
N-121 errepidea Euskal herriko puntu beltzenetakoa da. Azken istripu hilgarriak berriz ere piztu du bide honen segurtasunaren inguruko eztabaida. Errepideak zeharkatzen dituen herrietan kezka handia da.
bideoa prestatzen
Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua lizitaziora atera du Bizkaiko Foru Aldundiak

2020-01-14
Itsasadarraren azpiko tunelaren ibilbidea zehaztu du Bizkaiko Foru Aldundiak eta proiektua lizitaziora atera da dagoeneko. Leioa eta Getxo artean dagoen Artazako biribilgunea eta Ballontikoa lotuko ditu, Portugaleten eta orotara, 3.037 metroko luzera izango du. Horrekin batera, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales azpiegituretarako diputatuak errepide berri horrek izango dituen lotuneak ere aurkeztu dituzte.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aurka jo du berriz ere

2019-12-17
2013an Zubietako erraustegiaren eraikuntza gelditu zuten Eh Bilduko ordezkariek. EAJk eta PSEk foru aldundiaren ardura berreskuratutakoan, epaitegietara eraman zuten gaia. Espainiako Kontu Auzitegiak joan den ekainean berretsi zuen koalizioko ordezkariek zuzen jokatu zutela errauste planta geldituta eta kargugabetu egin zituen. Kontsortzioaren ondorengo helegitea ere bertan behera utzi zuen. Aste honetan, erantzukizun ekonomikoak egozteko beste bide bat hartu du Gipuzkoako Hondakien Kontsortzioak: ondare-erantzukizuneko espedientea irekitzea, hain zuzen ere.