Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Milaka ikaslek "hezkuntza sistema propioa" aldarrikatu dute Euskal Herriko kaleetan

2019-11-28
Euskal Herriko milaka ikasle kalera atera, "Indarra izan eta eman gure hezkuntzari" lelopean. Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Iruñeko eta Baionako kaleak hartu dituzte. Bertan adierazi dutenez, hezkuntza sistema "publiko, komunitario, euskaldun eta feminista" bat eraikitzea dute helburu. Frantziar eta Espainiar estatuek "inposatutako" hezkuntza ereduak, euskalduna gutxietsi eta herriaren historia ukatzen dutela gehitu dute.
bideoa prestatzen
Ostiralean irekiko dute Intermodala, Termibus berritua

2019-11-27
Bilboko Termibus geltokia zena orain autobus geltoki Intermodala izango da. Intermodala eta lurperatua, azaroaren 29an jarriko dute martxan, izan ere, goizeko seiretan aterako dira lehen autobusak. Urtero 7 milioi pertsona bertatik pasatzea aurreikusten dute.
bideoa prestatzen
15 metroko kupula bat jarriko dute Bilboko zezen plazan

2019-11-15
3 milioi euroko kostua izango du zezentokia estaltzeko proiektuak, eta urritik maiatzera artean jarriko dute. Plazaren gestioaz arduratzen den BMF enpresak aurkeztutako kudeaketa eredu berriaren parte izango da kupula.
bideoa prestatzen
Oso denborale gogorra kostaldean

2019-11-15
Kostaldean olatu oso handiak utzi ditu denboraleak. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du indarrean lehenengo bi milietan, nabigaziorako arriskuagatik eta olatuen inpaktuagatik. Gainera, barnealdean, elurragatik ezarritako abisu horia larunbatera arte luzatu dute.
bideoa prestatzen
BBK EKIN diru laguntza eta aholularitza programa berria aurkeztu du BBK-k

2019-10-28
Ekintzailetza sustatzeko programa berria aurkeztu du BBK-k. BBk EKIN programaren bitartez diru laguntzak eta lehen mailako aholkularitza eskeiniko dio erakundeak Bizkaiko bost proiekturi. Azaldu dutenez, kutsu soziala duten bost StarUp-ek 38.000 eurorainoko sustatzaile soldata jasoko dute bi urtez lehenengo fasean, eta 50.000 eurora heldu daitekeen kreditua bigarren fase batean. Gaur zabaldu da proposamenak aurkezteko epea eta edozein sektoreko proiektuak aurkeztu ahalko dira abenduaren 30era bitartean.
bideoa prestatzen
Irribarrea ahoan gogoratuko dute Jose Migel Etxeandia larrabetzuarra

2019-10-04
Pertsona militante, prestu eta eskuzabal bezala deskribatu dute bere gertukoek. Euskal preso ohiaren gorpua aurkitu zuten atzo goizean haren bila zebiltzan boluntarioek. Gorbeia mendian ikusi zuten azkenekoz igandean Larrabetzura familiarengana zihoala. Ordutik, ez zuten haren berririk eta asteartean hasi ziren haren bila, 59 urte zituen. Asko izan dira gertukoei helarazitako elkartasun keinuak. Izan ere, Etxeandiak eragin handia izan zuen herrian eta baita ezker abertzaleko eragin esparru desberdinetan.