Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Lurrean Bizi | Gazta ekologikoa eta eztiaren etorkizuna

2015-09-17

Bigarren atalean, Idiazabalgo Arimasagasti behi gazta ekologikoaren prozesua bertatik bertara ikusi dugu. Pertsona bakar batek egiten du lan hori. Bestalde, labeldun eztiaren etorkizunaren berri izan dugu. HAZI eta Getariako Giez Berri elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute aipaturikoa lortzeko. Azkenik, sukaldaritza makrobiotikoan barneratuko gara berriz ere Gorka Gereño sukaldariarekin. Oraingoan beste errezeta goxo eta erraz bat prestatu digu: lekale pastela.

bideoaren irudia
Udakoak | Askekintza, Rikardo Arregi Sariak, Toldoak eta Pilota

2015-07-01

Udakoak saioaren "Zirt edo Zart" atal honetan, proposamenak eta bestelakoak izan ditugu. Askekintza elkartekoekin festetan egiten den animalien erabileraz aritu gara. Andoaingo Rikardo Arregi sari banaketa gertutik bizi eta antolatzaile zein irabazleekin hitz egiteko parada izan dugu. Ondarreta hondartzara hurbildu gara toldo jartzaile baten lana ezagutzera. Pausoka elkartearen alde, Donostiako Antigua auzoan antolatu duten pilota partidua nabarmendu dugu.

bideoaren irudia
Udakoak | Elikadura, Hau bai plana!, Mendi Martxa eta Getxoko Jazzaldia

2015-06-29

Udakoak saioaren Zirt edo Zart bigarren atalean, lau proposamen berri izan ditugu. "Hau bai plana!” aisialdia partekatzeko on line gida ezagutu dugu. Dieta osasuntsu bat egiteko aholkuak eskaini dizkigu Kaizen zentroak. Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 39. edizioari begira jarri gara. Eta azkenik, Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxaren 15. ekitaldiaren xehetasunen berri izan dugu.

bideoaren irudia
Piztuko dugu euskara?

2015-06-14

"Piztu Euskara" da aurtengo Araba Euskaraz jaiaren leloa, eta lelo hori moldatuta "Piztuko dugu euskara" izenburua hartu du aurtengo abestiak. En Tol Sarmiento taldeak egin du kanta. Abesti alai eta dantzagarria da eta halaxe ageri dira San Bizente ikastolako ikasleak ere, alai eta dantzari, bideoklipean.
 

bideoaren irudia
Bonbilla pizten ehunka pertsona

2015-06-14

Giro ezin hobea izan da Gasteizen, euskaren bonbilla pizteko deiak ehunka pertsonen erantzuna izan du.

bideoaren irudia
San Bizentetik Lautadara, eta Oionetik Agurainera

2015-06-14

Oiongo San Bizente Ikastolak, Aguraingo Lautadari eman dio 2016. urteko Araba Euskaraz jaia antolatzeko ardura. Aguraingoek pozik hauru dute erronka berria. San Bizente bezala, Lautada ere ikastola txikia da 200 bat ikasle ditu eta behar ekonomiko handiak.