Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
ASAP programako alokairuen prezioa 750 eurotara igo du Jaurlaritzak

2019-09-25
Aurreko dekretuan errenta maximoak 650 eurokoak ziren Donostiarako eta, 600 eurokoak Bilbo eta Gasteizerako. Aurrerantzean, 750 eurokoa izango da errenta hiriburuetan.
bideoa prestatzen
Elkartasun kontzertuak antolatu dituzte Tafallan irailaren 28an

2019-09-24
Uztailaren 8ko uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko dirua biltzeko asmoz, elkartasun kontzertuak antolatu dituzte Tafallan larunbat honetan.
bideoa prestatzen
Txartel bakarra eta tarifa bateratua eskatu du EH Bildu Bilbok Mugikortasunaren Astean

2019-09-20
Garraio publikoaren erabilera sustatzeko, EH Bildu Bilbok txartel bakarra eskatu du eta tarifa bateratua ere. Garraio publiko mota edozein izanda ere, ibilbide berdinak egiteko prezio berdinak eskatu ditu. Baita, garraio aldaketak dohainik izatea.
bideoa prestatzen
Klima larrialdiaren aldeko Bizkaiko aliantzak greba deitu du irailaren 27rako

2019-09-19
Langileen greba orokorraren xedea da giza jardunak Klima Aldaketaren gainean duen eraginaren aurkako borrokare ahalik eta jende gehien biltzea.
bideoa prestatzen
Mugikortasuna, Migranteen kriminalizazioa, Ekintza sindikala eta Altsasu

2019-09-17
Mugikortasuna, Migranteen kriminalizazioa, Ekintza sindikala eta Altsasu
bideoa prestatzen
Gasteizko pentsiodunek astelehenetako protestei ekin diete gaur

2019-09-16
Gaur bueltatu dira Gasteizko pentsiodunak astelehenetako protestetara. Pentsio publiko duinak eskatzen jarraitzen dute. Pentsio Publikoaren Sistemaren etorkizuna bermatuko duen legedia da aldarrikatzen dutena. Horrez gain, urteroko KPIaren igoera automatikoaren legezko bermea eskatzen dute eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa, bizitza duina bermatuko duena. Madrilen sistema publikoaren defentsa eza leporatu diote Lakua eta Nafarroari pentsiodunek. Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak bilkura egin zuen irailaren 5ean Gasteizen, datozen urratsen berri emateko. Tartean, EAE eta Nafarroako lehendakarien jarrera kritikatu dute, ez direlako Madrilera joaten pentsio sistema publikoa defendatzera.