Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Paul Nicholson (Via Campesina): "Euskal Herriak ez badu baserritar nahiko, zer etorkizun du herri gisa?"

2014-06-18

Gurean Gaur saioan Paul Nicholson baserritarra izan dugu. EHNE sindikatuko kidea eta Via Campesinako koordinatzailetako bat da, eta aldarrikatzen duten elikadura subiranotasunaren inguruan analisia egin dugu berarekin. Utopia da ala beharrezkoa krisitik ateratzeko? Euskal Herriak ba al du gaitasunik bertako eskaera asetzeko? Galdera guzti horien erantzuna bilatu dugu.

bideoaren irudia
Funtsak etxea galtzeko arriskuan dauden pertsonei aldi baterako etxebizitza emango die

2014-06-12

Nafarroako Gobernuak Etxebizitza Sozialeko Foru Funtsa sortuko du, diru sarreren murrizketaren ondorioz bazterketa-soziala eta etxegabetzea pairatzeko arriskuan dauden pertsonei aldi baterako etxebizitza emateko. Etxebizitza berria alokairuan edo erosteko aukerarekin emango diete. Lehenengo urtean, familiek alokairuaren %90 ordaintzeko diru laguntza izango dute

bideoaren irudia
Zelai Nikolas: "Demokraziak ariketa praktikoen aurrean koherente jokatu behar du"

2014-06-05

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Zelai Nikolas legelaria eta Gure Esku Dago ekimeneko kidea izan dugu. Erabakitze eskubideaz aritu gara, eta noski, igandeko giza kateari begira jarri gara. Ekainaren 8a da egun seinalatua.

bideoaren irudia
Gobernantza hobetzea Jaurlaritzaren lehentasuna dela esan du Urkulluk

2014-05-22

Urkullu Gasteizen izan da gaur, Herri Administrazioetako kudeaketaren bikaintasunari buruzko V. Kongresuaren inaugurazioan. Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du gobernantza hobetzea Jaurlaritzaren lehentasuna izango dela eta hori lortzeko baliabideak jartzen ari direla aurreratu du.

bideoaren irudia
Bilboko Mena kalean bizi diren hiru familia kaleratu dituzte

2014-05-16

Bilboko Mena kaleko eraikin berean bizi diren hiru familia kaleratu dituzte gaur goizean. Kaleratzeon atzean iruzurra dagoela salatu dute Bilboko hainbat gizarte eragilek. Hiru enpresa daude iruzurraren atzean. Enpresok imigranteei alokatzen zizkieten etxeak baina zorrak pilatu dituztenez bankua etxeekin geratu da. Horregatik Banku Popularrak, une honetan etxeen jabea dena, etxe kaleratzeak agindu ditu. Gauza da familiek hilero hilero euren alokairua ordaindu dutela.

bideoaren irudia
Etxe barruan ematen diren indarkeria kasuak %17,6 igo dira Hego Euskal Herrian

2014-05-14

Etxe barruan ematen diren indarkeria kasuak %17,6 igo dira Hego Euskal Herrian. Genero indarkeriari lotutako kasuak, berriz, %13,8 jeitsi dira, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen datuen arabera. Lan istripuen inguruko 106 auzitegiko peritu azterlan egin ziren 2013an, aurreko urtearekin alderatuta nabarmen gehiago. Dena den, joera beherakoa omen da. Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen 2013ko memoriatik atera daitezkeen datuak dira hauek.