Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Iñaki Azkunari azken agurra eman diote

2014-03-24

Hileta-elizkizun jendetsua egin diote Iñaki Azkuna alkateari. Eguerdiko hamabietan Bilboko Santiago katedralean izan da. Elizkizuna hasi baino bi ordu lehenago katedralaren inguruak jendez lepo egon dira. Ordezkaritza zabala egon da hileta-elizkizunean, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Ibon Areso Bilboko alkatea, Espainiako printzeak, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea izan dira bertan, besteak beste.

bideoaren irudia
ESAITek salatu duenez Euskal Selekzioak betoa du

2014-03-21

Euskal Selekzioak duen betoaren aurrean ESAITek iniziatiba instituzional bat martxan jartzea erabaki du. Ofizialtasunaren aldeko mozioak aurkeztuko ditu udaletan, foru aldundietan, Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. Horiek eztabaidatu ostean, Espainiako Futbol Federaziora helaraziko dituzte emaitzak. ESAITek adierazi duenez ofizialtasunari dagokionean aitzakien garaia bukatu da eta alderdi politikoek euren jarrera definitu beharko dute.

bideoaren irudia
Paul Bilbao: "Euskararen aurkako erasoak inoizko larrienak dira, hizkuntza afera estatu gaia delako"

2014-03-18

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izan dugu. Euskararen Kontseiluak 2013ko hizkuntza-politiken urtekaria plazaratu berri du. Ondorio nagusia izan da estatuen kanpo esku-hartzea inoizko agerikoena izan dela.

 

bideoaren irudia
Bilboko kaleek Shopping Egunarekin emango diote hasiera udaberriari

2014-03-18

Bilbo erdiguneko eta Zazpi Kaleetako 350 ostalaritza establezimendu eta saltokik baino gehiagok hartuko dute parte datorren larunbatean egingo den Shopping Egunaren 3. edizioan. Moda desfileak, auto klasikoen erakusketa, musika ikuskizunak, antzezlanak eta tailerrak izango dira protagonista. Ekimen honen bidez, kaleko merkataritza bultzatu nahi du Bilboko udalak eta Merkatarien elkarteak.

bideoaren irudia
Denboraleak gogor jo du Euskal Herriko itsasertza

2014-02-03

Igande goizean izan zen unerik gogorrena. Alerta gorria zegoen iragarrita, eta aurreikusitakoa bete zen. Giroa baretu bada ere, asteazkenean beste denborale bat espero da.

bideoaren irudia
Alerta laranja ezarri dute Kantauriko kostaldean haizete eta olatuengatik

2014-01-27

Kantauriko kostaldean alerta laranja ezarri dute datozen orduetarako aurreikusten diren haizete eta olatuengatik. 7-8 metro inguruko olatuak espero dira, haizeak indartsu joko du, eta euria erruz botatzen jarraituko du aurreikuspenen arabera. Donostian, esate baterako, Añarbeko urtegia hustutzen ari dira, datozen orduotarako espero diren euriteei aurre egiteko asmoz.