Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Hiru eskumen utzi ditu Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren esku, hauteskunde kanpaina hasi baino ordu batzuk lehenago

2020-06-25
Farmazia-produktuei buruzko legediaren funtzioak, derrigorrezko eskola-asegurua eta lan-erregulazioek eragindako langileen erretiroaren aurreko laguntzak eskualdatuko dira, hain zuzen ere. Guztira 7,5 milioi euroan baloratu dituzte eskumenak. Kupoan urtero %6,24 gutxiago ordaintzea ekarriko du horrek, hau da, 468.000 euro deskontatuko du Madrilek urtero eskualdatu gabeko eskumenengatik ordaintzen duen kupotik, Espainiako Gobernuak bere gain hartzen duena.
bideoa prestatzen
Normaltasun berriaren lehendabiziko egunean 21 pertsona gehiago kutsatu direla adierazi du Santos Indurain kontseilariak

2020-06-22
Normaltasun berria martxan jartzearekin batera, besteak beste, tabernetan sar daitekeen jende kopurua handitu egin da. Gainera, haurrentzako parkeak, igerilekuak eta jubilatuen klubak ireki dituzte, besteak beste.
bideoa prestatzen
CIAren GALi buruzko dokumentuak ez ditu biktimak harritu

2020-06-17
Felipe Gonzalez GALen sorrera hobetsi zuela baieztatzen duen CIAren txostenak zeresana ematen jarraitzen du.
bideoa prestatzen
Nafarroa 5.000 milioiko diru funtsetik kanpo utzi du Madrilek

2020-06-17
Hego Euskal Herriko erkidegoek ogasun propioa izanik, hauek konpentsatzeko modua bestelakoa izango dela azaldu du Espainiako ogasunaren agintari nagusiak.
bideoa prestatzen
Felipe Gonzálezen agerraldia eskatu du Kongresuan EH Bilduk CIAren txostenaren harira

2020-06-16
Madrilen, Felipe Gonzalez presidente ohi espainiarra defendatu du gaur Diputatuen Kongresuan Adriana Lastra, sozialisten kongresuko bozeramaileak, publiko egindako CIAren dokumentuen harira.
bideoa prestatzen
Hego eta Ipar Euskal Herriko erakundeek berritu dute hizkuntza politika kudeatzeko ituna

2020-06-11
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria den Beñat Arrabitek Hiruko Ituna hitzarmeneko jarduera-plana sinatu dute 2020 urterako.