Skip to main content

Azken bideoak: Parlamentua

bideoa prestatzen
EH Bilduk Maddalen Iriarte aurkeztuko du lehendakari izateko datorren asteko inbestidura saioan

2020-08-27
Halaxe ziurtatu du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak Onda Vascan eskainitako elkarrizketan. Azaldu duenez, erantzukizun politikoagatik aurkeztuko da Iriarte, nahiz eta jakin ez duela babes nahikorik lehendakari izateko, EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa erabatekoa baita Urkullu izendatzeko.
bideoa prestatzen
PP+C’s koalizioak eskuratu du Eusko Legebiltzarreko azken ordezkaria Bizkaian EH Bilduren kaltetan

2020-07-17
Hauteskunde eguneko zenbaketan lehia estua egon zen herrialde hartako azken eserlekuarengatik eta EH Bilduk eskuratu zuen, Diana Urrea legebiltzarkide bilakatuz. Gaur, aldiz, EAEtik kanpoko herritarren bozkak zenbatu dira eta alderdiek helegitea jarritako mahaien zenbaketa errepikatuta, egiaztatu da Bilboko mahai batean PPk eta Ciudadanosek osatzen duten koalizioak lehenengo zenbaketan iragarritakoak baino 100 boto gehiago jaso zituela.
bideoa prestatzen
Torrentek Espainiako EstatuarI egotzi dio bere mugikorra espiatu izana eta erantzukizunak argitzeko eskatu du

2020-07-15
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearen mugikorra Pegasus softwarearen bidez espiatu dela eman dute jakitera 'El País' eta 'The Guardian' egunkariek. NSO enpresa israeldarrak garatutako programa da eta gobernuek eta segurtasun indarrek soilik eros dezakete. Kataluniako Parlamentuko presidenteak salatu duenez, “espiatu izanak frogatzen du” Espainiako Estatuko aparatuek "aurkari politikoak jazartzen” dituztela.
bideoa prestatzen
Legebiltzarra abuztuan eratu liteke

2020-07-13
Litekeena da legebiltzarra abuztua amaitu aurretik martxan jartzea. Egun jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSEren esku egongo litzateke hori.
bideoa prestatzen
Marlaska Barne ministroaren gaitzespena, ministro kargura heldu baino lehen gauzatu zela adierazi du Mertxe Aizpuruak Kongresuan

2020-06-24
Felipe Gonzalez eta Marlaska protagonista izan dira gaur ere Kongresuan Gobernuaren kontrol saioan
bideoa prestatzen
Alarma-egoeraren seigarren eta azken luzapena aurrera ateratzea lortu du Pedro Sanchezen gobernuak

2020-06-03
Akordio bana egin du Espainiar estatuko gobernuak ERC, EAJ eta Ciudadanosekin. Hego Euskal Herria datorren astelehenean sartu daiteke deseskaladaren hirugarren fasean eta hor neurriak hartzeko eskumena autonomien gain egotea hitzartu dute EAJ eta PSOE alderdiek.