EAJk eta PSEk koalizio gobernua osatzeko ituna sinatu dute datorren legegintzaldirako, eta datozen orduetan emango dute adostutakoaren berri era ofizialean.
EAJk eta PSE-EEk astelehenean hasiko dituzte koalizio gobernua osatzeko negoziazioak, alderdiek sare sozialetan jakinarazi dutenez. Lehenengo bilera Sabin Etxean izango da, EAJren egoitza nagusian, astelehen eguerdian.
Izurri baten erdian ospatu ziren hauteskundeak pasa den igandean. Egoera berria bizitzen gabiltza eta lehenengo aldia da herritarrei termino hauetan bozkatzea galarazten zaiena. Eneko Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta abokatuak zehaztu duenez, epaile batek herritar bati bozkatzea debekatu diezaioke sententzia irmo batekin baldin bada.
Euskal Autonomia erkidegoko hauteskundeak zeharo baldintzatu ditu Koronabirusaren pandemiak. Honek, parte-hartzearen jaitsieran zer nolako eragina izan duen aztertu dugu EHUko Politika Zientzietako irakaslea den Ainhoa Novorekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen emaitzak aldaketak izan ditzake. Ostiralean jakingo da behin betiko emaitza, eta batez ere kolokan dagoena Bizkaiko azkena da. Igandeko datuei erreparatuz, EH Bilduk 108 boto atera zizkion PP+C's koalizioari, eta azken eserleku hori bereganatu zuen. Ikusi beharko da, ordea, aldaketarik egongo ote den.