Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Euskal Errepublika aldarrikatzera deitu du EH Bilduk abenduaren 6an

2019-12-04
EH Bilduk Euskal Errepublikaren aldeko manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritarrak Espainiako Konstituzioaren egunean. Batzuek konstituzioa ospatu bitartean euskaldunak Euskal Errepublika aldarrikatzera atera behar direla adierazi du Jasone Agirre koalizioko kideak, bere hitzetan, ozen esateko espainiar konstituzioak ez dituela ordezkatzen.
bideoa prestatzen
Ortuzarren esanetan, adituen testuak Autogobernu Lantaldeak adostutakoaren "oinarri politikoak" biltzen ditu

2019-12-03
Autogobernu Lantaldean egiten ari diren lanei buruzko lehen balorazioa egin du Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, bost adituek beren lana amaitu ondoren. Ortuzarren iritziz, EAJk bere burua ikusten du txostenean.
bideoa prestatzen
EH Bilduk Josu Muguruzaren memoria aldarrikatu du aktak jaso ondorengo agerraldian

2019-11-20
Madrilen hitz propioa edukiko duela aldarrikatu du gaur goizean EH Bilduk Madrilen egindako agerraldian. Koalizioko parlamentariek eta senatariek euren aktak jaso dituzte goizean. Azaldu dutenez, oraindik ez dute Pedro Sanchezen deirik jaso, eta hori harrigarritzat jo dute.
bideoa prestatzen
Eba Blanco izango da EAko jarduneko idazkari nagusia

2019-11-19
Joan den azaroaren 11n, Gasteizko Epaitegiak onartu egin zuen sektore kritikoak Blancoren izendapenaren kontra aurkeztu zuen demanda. Auzia argitu bitartean, baina, Eba Blanco izango da jarduneko buruzagia.
bideoa prestatzen
Zinta horiak kentzeko agindua "legez kanpokotzat" jo du Torrak

2019-11-18
Quim Torra Kataluniako presidentea epaitu dute Kataluniako Auzitegi Nagusian. Apirilaren 28an eginiko hauteskunde kanpainan, preso politikoen aldeko inta horiak kentzeko agindu zion Espainiako Hauteskunde Batzordeak Torrari, eta honek ez zuen agindua bete.
bideoa prestatzen
Eba Blancoren izendapena eten du epaileak behin-behinean

2019-11-12
Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia izateko izendapena, behin-behinean baliorik gabe utzi du epaileak. Izan ere, alderdiko erroldara salbiderik izan ez dutela salatzeko, alderdiko sektore kritikoak auzitara jo zuen. Hauteskunde primarioetan desabantailan egon direla argudiatuz.