Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoa prestatzen
Hainbat herritarrek errege espainiarraren aurkako protesta egin dute Iruñean

2019-11-19
Herritarrek Espainiako erregearen aurka protesta eginez Euskal Errepublika aldarrikatu dute. Gaurkoan espainiar estatu burua Iruñean izan da Nafarroako Enpresarien Batzordeak ematen duen Urrezko Domina Miguel Torres enpresariari emateko.
bideoa prestatzen
30 urte pasa dira Berlingo Harresia bota zutenetik

2019-11-11
1989ko azaroaren 9an milaka pertsona harresiaren bi aldeetan bildu ziren hura botatzeko asmoarekin. Gaur, Klaus Armbruster eta Ingo Niebelekin izan gara une hori nola bizi zuten jakiteko.
bideoa prestatzen
Trebakuntza jardunaldiak egingo dituzte Iratzar fundazioak, Ernaik eta Ipar Hegoak antolatuta

2019-11-07
Iratzar Fundazioak KLK jabekuntza politiko eta sozialerako trebakuntza saioak prestatu ditu azarotik martxora bitartean. On-line zein modu presentzialean egin ahal izango dira eta eduki teorikoak, ahalduntzerako tresnak eta prospekzio ariketak burutuko dira.
bideoa prestatzen
Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du urtarrilerako

2019-10-23
Urtarrilaren bigarren hamabostaldian izango da Eskubide Sozialen Gutunak iragarritako greba orokorra. Pentsiodunen mugimenduaren eskaerekin bat eginez; lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko dinamika mobilizatzea azaldu dute. Iragarri dituzten mobilizazioen lehena urriaren 30ean izango da. EAJk eta PSEk Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta murrizteko aurkeztu duten lege proposamena bertan behera uzteko elkarretaratzea antolatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Hala, urtarrileko grebara arteko protestekin, bizitza erdigunean jarriko duen eredua bultzatu nahi du Eskubide Sozialen Gutunak.
bideoa prestatzen
Pentsiodunentzat "bukatu da promesen garaia"

2019-10-22
Promesen garaia bukatutzat jotzen du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Beraz, azaroaren 16ko manifestazioez harago, eta Hego Euskal Herriko parlamentuen aurrean egingo dituzten elkarretaratzeetatik pasata; urtarrilean mobilizazio indartsu eta orokorra iragarri dute bigarren urtemugarekin bat egingo duena.
bideoa prestatzen
22 gaztek deklaratu dute Maravillas Gaztetxearen okupazioa dela eta

2019-10-17
Hogeita bi gaztek deklaratu dute Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Rozalejo jauregia okupatzeagatik. Usurpazio delitu arina egotzi die Nafarroako Gobernuak, eta ondarea kudeatzen duen zerbitzu buruak, bertan burututako ekintzen egitura akatsak eragiteko arriskua sortu zutela ziurtatu du.