Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Tentsioa nagusi Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren laugarren egunean

2019-02-19
Raul Romeva eta Jord Turull konteseilarien txanda izan da gaur Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan. Turull-ek VOXen abokatuei erantzuteari uko egin dio, Romevak bakarrik onartu ditu bere abokatuaren galderak. Turull-ek adierazi du, besteak beste, azken unera arte Madrilekin adostutako galdeketa egiten saiatu zirela eta azpimarratu du galdeketak 2005ean despenalizatu zirela Espainian. Bestetik, Romevak erabakitzeko eskubidearen defentsa sutsua egin du bere deklarazioan, azken bi mendeetan munduan eman diren 106 autodeterminazio galdeketak aipatuz.
bideoa prestatzen
Sarek espainiar estatuak Euskal presoen gradu aldaketak "sistematikoki" ukatzea salatu du

2019-02-19
Sarek gogor jo du estatuko presidente den Pedro Sanchezen aurka eta Euskal presoen gradu aldaketak "sistematikoki" ukatzea egotzi dio, besteak beste aurkeztutako gradu-aldaketa eskaeretatik hiru onartu dituelako espetxe zuzendaritzak. Euskal preso politikoen eskubideak bermatzeko erakundeak gaur gogorarazi duenez, lehen graduan dauden gatibuetatik 12, gaixotasunen batek jota daude.
bideoa prestatzen
Matilde Arribillagaren heriotzaren 25.urtemuga gogoratu dute

2019-02-18
Matilde Arribillaga 1994ko otsailaren 18an istripuz hil zen, Gasteizera euskal presoen aldeko elkarretaratze batera zihoala. Urruntze politika salatzera zihoala hil zen istripuz, eta 25 urteren ostean, bere horretan dirau presoekiko politikak. Halaxe adierazi zuten larunbateko omenaldia prestatu zuten Andoaingo senide, lagun eta herritarrek. Bere semeen hitzetan emakume borrokalaria zen, edozer egiteko eta edonori laguntzeko beti prest agertzen zen. Euskal Herri osoan ezaguna egin zen “Komando zaharra” osatu zuen Andoaingo hainbat emakumerekin. Bere lan guztia eskertzeko Andoaingo herritar, senide eta lagunek Poesia, dantzaz eta kantuz omendu zuten Espigoian Matilde.
bideoa prestatzen
Sindikatuak presoen eskubideen alde elkartu dira Bilbon

2019-02-15
ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta ETXALDE sindikatuek elkarretaratzea egin du Espainiako Gobernuaren Bilboko egoitzan presoen eskubideak defendatzeko. Abenduan agindu zuten bezala, hilero azken ostiraletan egingo duten mobiliziazioa da. Gradu progresioa, dispertsio politikaren amaiera eta preso gaixoen etxeratzea aldarrikatu dituzte.
bideoa prestatzen
Oriol Junqueras: "Preso politiko bat naiz, Kataluniaren independentziaren alde lan egitea ez da delitua"

2019-02-14
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren bigarren egunean, Oriol Junquerasek eta Joaquin Fornen deklaratu dute. Ikusmin handia sortu dute biek. Fornek, urriaren 1ean izandako bortizkeria, Espainiako segurtasun indarrei egotzi die. Bestalde, Junquerasek, soilik bere abokatuaren galderei erantzunez, "indefentsioa" salatu, bere burua "preso politikotzat" jo du eta "erreferendumean bozkatu zein independentziaren alde modu baketsuan lan egitean ez dagoela" deliturik azpimarratu du.