Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
"Pertsonak erabiltzen dituzte beren interesen alde"

2019-10-16
Duela hiru urte hasi zen Altsasuko gazteen aurkako auzia; duela hiru urte gertatu zen Koxka tabernako liskarra. Urtemuga dela eta, Antton Leoz eta Antton Ramirez Altsasukoak Aske plataformako kideekin hitz egin dugu: "Oso bide gogorra izan da, eta bidean sufrimendu asko geratu da". Aurkikuntzarik handiena elkartasuna dela adierazi du.
bideoa prestatzen
Kronologia: Altsasu, hiru urte

2019-10-15
Hiru urte igaro dira Altsasuko auzia eragin zuten gertakariak jazo zirenetik,
bideoa prestatzen
Altsasu, hiru urte: 'Bide gogorra izan da, baina aberasgarria'

2019-10-15
Hiru urte betetzen dira gaur Altsasuko auzia eragin zuten gertakariak jazo zirenetik. Antxon Ramirez de Alda eta Aritz Leoz Hamaika Telebistarekin hizketan egon dira.
bideoa prestatzen
Kataluniarekin "indarrak biltzeko" deia egin du ezker abertzaleak

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ondorioak aztertzeko agerraldia egin du ezker abertzaleak Bilbon. Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek Kataluniako herria babesteko deia luzatu dio gizarteari, datozen mobilizazioetan. Bestetik, demokratizazio sakonaren alde dauden edo espainiar Estatuaren desdemokratizazioa babesten duten argi azaltzeko gonbitea luzatu die EAJ eta Podemosi.
bideoa prestatzen
Altsasuko gazteen aldeko manifestazio jendetsua burutu da Iruñean

2019-10-10
Ehunka lagun bildu ziren Iruñean Altsasuko presoen askatasuna aldarrikatzeko gazte mugimenduak deitutako manifestazioan.
bideoa prestatzen
Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute amorerik emango

2019-10-10
Justizia ezaren aurrean Altsasuko gazteen gurasoek ez dute ‘amorerik emango’. Atzokoan estatuko Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu eta 24 ordu geroago, elkarretaratzea deitu dute Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek urriaren 26rako Iruñean.