Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Junqueras espetxean mantenduko du Auzitegi Goren espainiarrak

2020-01-09
Europari entzungor egin, eta Oriol Junqueras espetxean mantentzea erabaki du Auzitegi Goren espainiarrak. Ez dio astelehenean Estrasburgon Europarlamentuak egitekoa duen saioan parte hartzeko espetxetik irteten utziko, eta ondorioz preso kataluniarrak ezingo du Eurodiputatu gisa dagokion postuan egon.
bideoa prestatzen
Urrutikoetxea espainiaratzearen aldeko erabakia hartu du Parisko Apelazio Auzitegiak

2020-01-08
Espainiako Auzitegi nazionalak egin zuen estradikzio eskaria, ETAk Zaragozan Guardia Zibilaren Kuartel Etxearen aurka egindako atentatuaren harira. Erabakia ez da irmoa, eta defentsak dagoeneko iragarri du helegitea aurkeztuko duela. Bost eguneko epea du horretarako.
bideoa prestatzen
Etxeratek salatu du 19 preso larri daudela, duela hamar urte baño hamahiru gehiago

2020-01-08
Heriotza arriskua duten presoak “lehenbailen” askatzeko eskatu du Etxeratek, eta salatu du larri gaixo dauden 19 preso daudela. Gaur egun 69 gaixo organiko ditu erregistratuta euskal presoen senideen elkarteak. Etxeratek adierazu duenez 85 euskal presok jasotzen dute gaur egun Jaiki Hadiko medikuen asistentzia, hau da, %34ak. Bestalde Fernando Aranburua psikologo eta Jaiki Hadiko kideak gogoratu du 12 urteotan 33 bisita eskaera ukatu dizkietela. Horrez gain preso larrien kopurua igo egin dela azaldu du Aranburuak.
bideoa prestatzen
Iñaki Zugadi: "Presoen egoera gogorra da baina guztion artean aldaraziko dugu"

2020-01-08
Euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon egitekoak diren manifestazio jendetsuetarako 4 egun eskas falta direnean, Hamaika Telebistan espetxeratuek hartutako bide juridikoen inguruan aritu gara Iñaki Zugadi abokatuarekin batera. Espetxe zuzendaritzak presoen norbanako trataera berezitua egiteko plangintzarik ez duela salatzeaz gaindi, gaixotasun larriak pairatzen dituzten gatibuen inguruan ohartarazi nahi izan du Zugadik. Horrekin batera, urruntzearekin amaitu, emakume presoen egoera hobetu eta graduen progresioa ahalbidetzea erronka bezala kokatu ditu.
bideoa prestatzen
Parisko auzitegiak errugabetzat jo ditu “Kalaka aferako” bost auzipetuak

2019-12-19
Poliziak 2007ko irailean egin zuen Kalaka Donibane Garaziko ostatuaren aurkako operazioa, eta hamahiru lagun atzeman zituen. Haietako bost preso egon ziren urtebetez, eta geroztik kontrol judizialpean eduki dituzte, Euskal Herrian sartzeko debekuarekin. Cedric Garai, Joan Bidart, Pantxo Flores, Xabier Susperregi eta Mizel Barrenetxe, hain zuzen ere. Abokatuek azaldu dutenaren arabera, urte hauetan egindako ikerketan, “ez dago aipatutako akusazioa oinarritzeko elementu seriorik”. Fiskala iritzi berekoa izanik, uste dute, ez dela helegiterik izango. Nabarmendu dute, “hasieratik muntai politiko bezala salatutako prozedura bertan behera geratuko” dela.
bideoa prestatzen
Larri gaixo dauden presoen askatasuna eskatu du Lopez de Abetxukok

2019-12-10
Larriki gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatu du Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal preso ohiak EHUko Arabako campusean Txema Matanzas abokatuarekin batera eskainitako solasaldian. Hizlariaren esanetan, familiatik urrun egoteak sortzen duen mina gehitu behar zaio larri gaixo dagoen edonork dituen "beldur eta larritasunei".