Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Zigor Garro eskumuturreko elektronikoarekin aske uztea onartu du Parisek

2019-11-22
Fiskalak helegiterik jartzen ez badu, azaroaren 28an aterako litzateke euskal presoa. Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak onartu du Garrok eskumuturreko elektronikoa eramanez espetxetik kanpo amaitu dezakela bere kondena.
bideoa prestatzen
Altsasuko auziaren inguruan eraikitako 'hiru urteko labirintoa' salatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

2019-10-31
Altsasuko auziaren inguruan eraikitako hiru urteko labirintoa salatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. ArCo ferian zentsuratutako Santiago Sierraren erakusketa, mahai inguruak eta musika emanaldiak antolatu dituzte azaroan. Besteak beste, Lluis Llach Burunda frontoian arituko da.
bideoa prestatzen
Justiziaren aldeko aldarripean 52.000 lagun batu ziren Iruñean larunbatean

2019-10-26
Justiziaren aldeko aldarripean 52.000 lagun batu ziren Iruñean larunbatean. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aurrean izan zen Altsasuko auzia delakoan zigortutako gazteei babesa emateko elkarretaratzea. Goizean, Altsasutik abiatu zen bizikleta martxan, 150 lagunek osatu zuten hiriburua helmuga zuen pelotoia.
bideoa prestatzen
Altsasu Gurasoak: 'Elkartasunari esker jarraitzen dugu borrokan'

2019-10-25
Bihar egiten da Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea
bideoa prestatzen
Xua gurasoekin etxera! herri ekimenak kantu-bideoklipa aurkeztu du

2019-10-25
Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Hiru urte beteko ditu urtarrilean eta ondorioz, Xua etxera etorriko da, gurasoak kartzelan geratuko direlarik. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte, beraz. Espainiar legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete. Horregatik, hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera!’ herri ekimenak. Kanpaina martxan jartzeko premia bizia ikusten dute Orioko eta Usurbilgo lagunek, “injustizia salatu eta konpontzeko”. Hamaika ekimen jarri dituzte martxan. Azkena, bideoklipa.
bideoa prestatzen
Maravillas Gaztetxearen auzian epaitutako 22 gazteak absolbituak izan dira

2019-10-23
Maravillas Gaztetxearen auzian epaitutako 22 gazteak absolbituak izan dira. Rozalejo jauregiaren jabeak, Nafarroako Gobernuak, 56.000 euroko zigorra eskatu zuen, isun eta kalte-ordain gisara, baina epailearen esanetan, akusazioak ez du frogatu gazte horiek eraikinean egon ohi zirenik.