Skip to main content

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Ospitalera eraman dute Patxi Ruiz euskal presoa

2020-05-22
Patxu Ruiz euskal presoa Murtziako erietxean ospitaleratu dutela baieztatu du Amnistairen aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduak. Espetxe zuzendaritzak ere baieztatu du berria.
bideoa prestatzen
Patxi Ruizek seruma jasotzea onartuko luke Auzitegi Nazionalak bere ospitaleratzea aginduko balu

2020-05-21
11 egun bete ditu dagoeneko gose eta egarri greban txantrearrak, Murtzia II ko espetxeko polizien tratu txarrak salatzeko. Presoaren egoerak Auzitegi Nazionalaren esku hartzea sustatu du eta ondorioz, haren osasunaren eta egoera orokorraren inguruko txostena osatuko dute.
bideoa prestatzen
Kartzeletako baldintzak arintzea eskatu du 'SOS presoak Covid 19' plataformak

2020-05-19
Iruñeko lau gunetan ikustarazi dute salaketa ekimena Sarek, Etxeratek, Altsasu Gurasoak eta Salhaketak. Malgutze fasea dela eta, eta lurraldez lurralde mailak desberdinak izanik Gaitza izateko arriskua duten presoen zein egoera zaurgarrian daudenen askatasuna eskatu dute gaurkoan eta sakabanaketa neurrien amaiera zein espetxe barruko jarduerak berreskuratzea aldarrikatu dituzte.
bideoa prestatzen
#Bazterrekoak Salvador Puig Antich

2020-05-18
1974ko martxoaren 2an, Frankismoaren azken urteetan, erregimenak Salvador Puig Antich MIL erakunde antikapitalista ezkertiarreko kide kataluniarra exekutatu zuen "garrote vil" delako teknika ankerra erabilita. Jabi Jubera lankideak #Bazterrekoak seriaren baitan bere figura gogora ekarri du.
bideoa prestatzen
Euskal preso gehienek bisitarik gabe jarraitu beharko dutela salatu dute Sarek eta Etxeratek

2020-05-14
Espetxe zaintzaren idazkaritza nagusiak atzo iragarri zuen presoek berreskuratu egingo zituztela komunikazio eta bisitetarako baimenak, baina Espainian urrunduta dituzten presoen egoera ez da aldatuko.
bideoa prestatzen
Hego Euskal Herriko presoek pixkanaka berreskuratuko dituzte baimenak

2020-05-13
Presoek bi hilabete itxaron behar izan dute jarduerak eta baimenak berreskuratzeko. Kartzelak kaleko "normaltasunera itzultzeko prozesuaren" pare jartzea nahi dute.