Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Auzo elkarteak

bideoa prestatzen
"Kontziente izan behar dugu gu geu hain ondo bizitzeko beste batzuk oso gaizki bizi behar dutela"

2019-11-28
Gizarte garapenean eta justizia sozialean egiten duen lana aitortu dio Nafarroako Gobernuak Emaus Fundazioari. Lucio Tabarrek, Emaus Fundazioko koordinatzaileak laguntza beharrean dauden kolektiboez eta eurekin abian jarritako dinamikez hitz egin digu.
bideoa prestatzen
Bizipoza, elkarteen elkartea

2019-11-28
"Gure bizipoza, guztiona" dokumentala ekoitzi du Bizipoza elkarteak. Anabel Arraiza eta Yolanda Fonsecarekin izan gara Euskal Herri osoko elkarteen artean garatu duten egitasmoaz hitz egiteko. Dokumental laburrekin osatu duten webgunea ere aurkeztu du elkarteak.
bideoa prestatzen
Auzoviet ekimenak egun Bilbok piztuta dituen borrokak aztertuko ditu

2019-11-22
Auzoviet dinamikaren beste egun bat antolatu dute Otxarkoagako auzoan. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta ekitaldiak egongo dira Bilbok dituen arazoei buruz hitz egiteko.
bideoa prestatzen
"Ikusi gaitzazue, hemen gaude!"

2019-11-20
Hamaika elkarte, helburu bakarra. Jendartearen parte izan arren, ezikusiak diren errealitate anitzak bistaratzea du helburu "Bizipoza" ekimenak. Herritarrak eta behar anitzak dituzten auzokideak harremanetan jarri nahi ditu elkarte zabal honek. Balioak zabaldu eta horien baitan hezi. Helburu hauei bide emateko ekoitzi dute "Bizipoza" dokumentala. Igandean 21:00etatik aurrera Hamaika Telebistan izango duzuena ikusgai.
bideoa prestatzen
Dokuweba eta "Gure bizipoza, guztiona" dokumentala aurkeztu ditu Bizipoza elkarteak

2019-11-21
Dokumentalaz gain, “Dokuweb” deitu diotena ere erakusten ari dira, Bizipoza osatzen duten elkarteen 3 minutu inguruko mikro-dokumentalak dira. Arlo desberdinetako pertsonai entzutetsuek babestu dute egitasmoa. Izan ere, Bizipozaren helburu nagusia da pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen Euskal Herri inklusiboa sortzen laguntzea. 35 elkartekotako 4.000 familiak osatzen dute sozietatea. Pertsona eta familia hauen errealitatea erakustea dauka xedetzat ekimenak, dokuwebak zein dokumentalak.
bideoa prestatzen
Alokairu turistikoekiko kezka azaldu dute Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek

2019-11-15
Alokairu turistiko eta turismoak eragindako masifikazioarengatik kezka adierazteko, Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek elkarretaratzea egin zuten bart Iruñeko Udaletxe plazan. Udalbatzak aho batez onartu zuen etxebizitza turistikoak lehen solairuetara murriztea eta EH Bilduren abstentzioarekin, hotel eta ostatu berriei mugak jartzea.