Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Gorantz goaz, GO GO! lelopean egingo da Euskal Eskola publikoen jaia

2014-01-22

Trenez heldu dira Balmasedako Mendia ikastolako umeak Bilbora. Pozik eta kantari jaitsi dira trenetik euren herrian ospatuko den Euskal Eskola publikoen jaia aurkezteko prest. Ekainaren 1ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa "Gorantz goaz, GO GO!" lelopean. Lelo honekin sistema publikoa gorantz gogoz doala irudikatu nahi dute. Baita Balmasedan euskararen erabilera indartuz doala ere.

bideoaren irudia
Ikusi eta Ikasi programa berriz ere martxan da

2014-01-10

Bilboko udalak Topagunea erakundearekin batera Ikusi eta Ikasi ekimena jarri du abian. Euskara, aisia eta hezkuntza bateratzeko helburua duen ekimenak 10 urte bete berri ditu.

bideoaren irudia
Rober Gutierrez: "Ez dago orokortua euskara enpresetan txertatzearena"

2013-10-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Rober Gutierrez Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteko zuzendaria izan dugu. Euskarak enpresetan duen presentziak hitz egin dugu.