Skip to main content

Azken bideoak: Ekologia

bideoa prestatzen
COVID19ak alarmak piztu ditu etorkizunean etor daitezkeen izurriak direla-eta

2020-07-07
Azkeneko asteetan hizpide izan da Txinako animalia hiltegi batean piztutako txerri ahoeri piztaldia. Ahoeriak pertsonen osasunarengan eragin handia du, besteak beste sukar altuak sortuz. Hala ere, elikaduratik eratorritako gaixotasunek, gehien bat tokiko ekoizleak kaltetzen dituzte.
bideoa prestatzen
Ekologistak Martxan-ek emandako Bandera Beltza "saria" jaso dute Gaztelugatxeko aparkalekuak eta Donostiako Santa Klara uharterako “asmo turistikoak”.

2020-07-01
Sari hauek ematen ditu erakundeak “kudeaketa txarra argudiatuta edo kutsaduragatik”. Gaztelugatxeko Donieneko aparkalekuaren handitzea, talde ekologistaren arabera “publizitate kanpaina baten” baitan kokatu behar da. Salatu dute “Game of Thrones” telesaila filmatu zutenetik, “gehiegizko” gorakada bultzatu dutela Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Gaur ireki dute baita Donostiako Santa Klara uhartea bisitatzeko aukera. Ekologistek saria ematerakoan gogoratu dute “babes bereziko eremua” dela eta biodibertsitate gune bat dela batez ere “hegazti faunarentzat”. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren jarrera salatu dute, itsasargiaren bueltan Cristina Iglesiasen obra bat jartzekoak direlako.
bideoa prestatzen
Nafarroako mendialdeko ekoizpenaz, emakumeak protagonista

2020-06-29
Reyno Gourmet eta Intiak gonbidatuta, lau elkarrizketa, lau proiektu, lau emakume ekintzaile. Hauxe ibilbidea: Orreagako magalak, Auritz Berriko esperimentazio gunea, Orbaitzetako gaztategia eta Aribeko ekoizle elkartea. Izen propioak berriz, Jone Lizartza, Arantza Zabalza, Lourdes Iraburu eta Valles Legaz.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzaren "ekintza falta” salatu dute Sukar Horia kolektiboko ekintzaileek bidoiekin kateatuz

2020-06-24
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean bi ekintzaile kateatu dira Trantsizio ekologikoa orain! leloak kamisetetan idatzita eta bi karril moztu dituzte. "Normaltasun berriak zaharraren antz handia" duela diote. Salatu dute “enpresa handi kutsakorrek irabazi handiak” dituzten bitartean, langileek "gero eta miseria handiagoa" sufritu behar dutela. Tentsio uneak izan dira rotaflexaz bidoia mozten eta zementuari mailukadaka eta zizelkadaka aritu direlako suhiltzaileak kateatutako ekintzaileak bidetik ateratzeko. Bi ordu inguruz eutsi diote ekintzari eta Ertzaintzak bost pertsona identifikatu ditu.
bideoa prestatzen
‘Euskal Y’-ak “gaitasun osoz aritzeko” 2037rainoko atzerapena izango duela adierazi dute

2020-06-17
Obralanen amaieraren atzerapena beraz 29 urtekoa izango da. Ondorioak Europar Batasuneko Kontu Auzitegiaren azken txostenetik ateratakoak dira, eta bertan adierazi dute abiadura handiko trenaren azpiegitura 2030erako amaiturik egon daitekeela baina Ipar Euskal Herriarekiko lotura 7 urte beranduago iritsiko dela.
bideoa prestatzen
Iñaki Mariskurrena (Atxondok AHTari Ez plataforma): “AHTaren obrak suposatzen duen gastua ekimen sozialetara bideratu dezatela”

2020-05-27
Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak kargua hartzerakoan esan zuenez, urte askotan Abiadura Handiko Trenarekin «zentratuegi» egon dira gobernuak, eta trenen inbertsioak «birbideratu» beharko lirateke. Pedro Azpiazuk Ogasun eta Ekonomia sailburuak apirilean esan zuen gastu publikoa murriztu egin beharko litzatekeela, eta obra handiak atzeratu. Halere, COVID-19ak eragindako krisian diru sarrerak %20 inguru murriztuko direla kalkulatzen den honetan, errealitatea bestelakoa da. Hitzok kontuan hartu ez, eta martxan dira Euskal Y-aren obrak, horrek suposatzen duen hainbat eta hainbat milioitako gastuarekin. Alarma-egoera betean ekin diote berriz lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan eta hortaz aritu da Iñaki Mariskurrena Atxondok AHTari Ez plataformako kidea.