Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Datorren ikasturtean EHUko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izango da

2020-07-10
Datorren ikasturtean unibertsitateko irakaskuntzaren %75a aurrez aurrekoa izan dadin nahi du EHUk. Horretarako, Gobernu Kontseiluak presentzialtasun egokituko eredu bat onartu du, datorren ikasturtea ahalik eta baldintza akademikorik eta sanitariorik onenetan garatzeko.
bideoa prestatzen
Iruñeko herri haur eskola diruz laguntzeko kanpaina martxan jarri dute gurasoek

2020-07-09
“SOS Euskara Iruñean” lelopean udalak haurren euskarazko heziketa bermatzen ez duen bitartean “edozein motatako baliabide” eskaintzeko prest azaldu dira gurasoak gaurkoan.
bideoa prestatzen
Heziketa bereziko langileek haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote Hezkuntza Sailari

2020-07-07
Heziketa bereziko langileek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldebakarrez eta modu ilunean jokatu du azken ikasturteetan zehar. LABek adierazi legez, jokabide hau agerian geratu da eta areagotu egin da azken hilabete hauetan bizitako salbuespenen egoeran. Horregatik, Hezkuntza Sailari haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote.
bideoa prestatzen
12.594 ikaslek Unibertsitatera Satzeko Ebaluazioa hasi dute EAEn

2020-07-06
12.594 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketak egingo dituzte astelehen honetatik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurten, higiene eta segurtasun neurriak indartu dituzte selektibitateko azterketak egiteko, COVID-19ak eragindako pandemia dela eta.
bideoa prestatzen
Iraleren irakasle funtzionarioek ezingo dute segitu

2020-07-02
Gasteizko Irale irakastegiko klaustroak jakinarazi duenez, Iraleren irakastegietako bitarteko irakasle funtzionarioek ezingo dute segitu.
bideoa prestatzen
Euskararen erabilerari "bultzada emateko” Euskaraldia beharrezkoa dela adierazi du Ollok

2020-07-02
Ana Ollok, Herri harremanetarako kontseilariak eta Oskar Zapatak, Topaguneako zuzendariak, Euskaraldia babesteko hitzarmena sinatu dute. Bi bozeramaileek azpimarratu dute Euskaraldia eta antzeko egitasmoak "inoiz baino garrantzitsuagoak" direla.