Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Mendigorrian D eredua ezartzea aztertuko du Gobernuak

2020-06-24
Hezkuntza departamentuak lerro berria 2021/2022 ikasturtean irekitzeko aukerak behatuko ditu beraz. Gurasoekin bildu ostean iragarri zuen atzo Jimeno kontseilariak erabakia.
bideoa prestatzen
Sindikatuek “berdintasunaren aurkako erasorik” onartuko ez dutela adierazi dute

2020-06-23
LAB, STEILAS, CCOO, ELA, UGT, ESK eta CGT-k Nafarroako auzitegiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute Skolae hezkidetza programaren aldeko aldarria egiteko. Epaileen erabakiaren aurrean Skolaeren “defentsa sutsu eta indartsua” egingo dutela berretsi dute sindikatuek.
bideoa prestatzen
Unibertsitatera sartzeko ebaluazio probak hasi dituzte Nafarroan

2020-06-23
au egunetan burutuko dira azterketak osasun larrialdiaren ondorioz beharrezko baldintzak ezarrita. 3815 ikaslek egingo dute aurten proba, iaz baino %16 gehiago izango dira. Horietatik 998 ikaslek hautatu dute euskaraz egitea selektibitatea. Ana Zabaltza koordinatzaileak azaldu du “orokorrean modu ordenatuan” hasi direla.
bideoa prestatzen
Unibertsitatera igarotzeko azteketak bihar abiatuko dira

2020-06-22
Nafarroako ikasleak izango dira lehenengoak unibertsitatera igarotzeko azterketa egiten. Beraz, beste leku guztientzako eredu izango dira. EAEn ordea, ohiko azterketak uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dituzte.
bideoa prestatzen
Nafarroan, haur-eskoletako itzulera antolaketarik gabe egin dela salatu dute

2020-06-22
0-3 Plataformako kideek elkarretaratzea egin dute Hezkuntza sailaren aurrean eta adierazi dute txikienen heziketa guneen irekiera antolaketarik gabe agindu duela kontseilaritzak.
bideoa prestatzen
Skolae ezartzen jarraituko dutela baieztatu du Nafarroako Gobernuak

2020-06-19
Programa bertan behera utzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, forma akatsak direla eta. Hala ere, helegitea jarriko dute, eta horren ebazpena iritsi arte martxan ipiniko dutela iragarri du Nafarroako Hezkuntza kontseilaria den Carlos Gimenok