Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoaren irudia
12.000 ikaslek selektibitate probak hasi dituzte gaur

2014-06-04

Selektibitate probak egiten hasi dira gaur 12.000 ikasle. Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera joan nahi duten ikasleei Lanbide Heziketako 500 ikasle eta nota hobetu nahi duten 800 gazte gehitu behar zaizkie. EAEn ostirala bitarte iraungo dute hautaproba hauek. Ipar Euskal Herriko ikasleek, bestalde, ekainaren 16an hasiko dituzte azterketak eta 23an amaituko dituzte.

bideoaren irudia
Euskaraz ikasteko legea aldarrikatu dute Herri Urratsen

2014-05-12

Eguraldia dela eta beste urteetan baina jende gutxiago hurbildu bazen ere, milaka pertsonek erakutsi zieten Seaskako ikastolei babesa atzo ospatu zen Herri Urrats festan. Hasiera ekitaldian Paxkal Indo Seaskako presidenteak euskaraz ikastea bermatuko duen legea aldarrikatu zuen eta horretarako agintariei konpromisioa eskatu zien.

bideoaren irudia
Udako Ikastaroen XXXVIII. edizioan 131 jarduera ezberdin

2014-04-07

Zahartzaroa, zinema eta ingurugiroa izango dira EHUk antolatzan dituen Udako Ikastaroen gai nagusiak. 131 jarduera ezeberdin antolatu dira Donostian Bilbon eta Gasteizen burutuko direnak. Hauetatik 21 euskaraz izango dira eta 14 berriz ingelesez. Matrikulatzeko bekak eskatzeko epea apirilean izango da eta matrikulak maiatzaren 5etik 31ra bitartean egingo dira

bideoaren irudia
"LOMCErik gabeko herriak" dinamika aurkeztu du Hezkuntza Plataformaren Topaguneak

2014-03-04

Hezkuntza Plataformen Topaguneak "LOMCErik Gabeko Herriak" dinamika aurkeztu du gaur Bilboko Bolsa aretoan. Hiru gai nagusiren inguruan bildu direla adierazi dute: LOMCEren aurkakotasuna, hau ez aplikatzeko konpromisoa eta kalitatezko hezkuntza herritar, parte hartzaile, hezkidetzaile, inklusibo, demokratiko, aniztun eta euskaldunaren aldekotasuna. Dinamika, sinadura bilketa erraldoi batekin abiatuko dute

bideoaren irudia
Arantza Aurrekoetxea: "Data zehatzik ez bada ere, Euskal hezkuntza legea egingo da"

2013-10-03

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea izan dugu. Euskal Hezkuntza legea noizko egingo duten jakin nahi izan dugu.

bideoaren irudia
Iñaki Goirizelaia: "Aurrekontua mantentzen bada, 2014an ezinezkoa litzateke lanpostuak mantentzea"

2013-09-23

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea izan dugu. Unibertsitateak une honetan pairatzen dituen murrizketen inguruan hitz egin dugu berarekin. Aurten langileria mantentzeko apustua egin eta lortu dute baina 2014ko aurrekontuak, iazkoak bezalakoak izatekotan, ezinezkoa izango dela baieztatu du.