Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatuz

2020-06-09
Gladys del Estal gaztea ere poliziak erail zuen duela 41 urte. Iruñean Labriteko zubiaren inguruko eztabaidak ez du etenik, eta ardura juridikoak exijitzeko prest agertu da EH Bildu.
bideoa prestatzen
Nekane Balluerka EHUko errektoreak esan du selektibitatea BECen egitea aukeretako bat izan daitekeela

2020-06-05
EHUren nahia azterketak modu deszentralizatuan egitea da. EAEko campusean, ordea, ez dira selektibitatean matrikulatutako 12.000 ikasleak sartzen. Hori dela eta, beste eremu batzuk ere erabiliko dituzte.
bideoa prestatzen
Haurreskolen itxierak kontziliaziorako zailtasunak agerian utzi ditu

2020-06-04
Covid19aren pandemiarengatik Haurreskolak itxita egongo dira datorren ikasturtera arte, guztien osasuna ezin dutelako bermatu. Sindikatuek begi onez ikusi dute neurria baina arazoak sortu ditu hainbat familietan. Izan ere, lanera itzuli behar diren gurasoek zailtasunak edukiko dituzte familia eta lana uztartzeko.
bideoa prestatzen
UEUk hamazazpi jarduera eskainiko ditu aurten

2020-06-04
Ekainaren 18an hasiko dira ikastaroak eta irailaren 4ra bitartean luzatuko dituzte Eibar, Donostia, Usurbil, Baiona eta Iruñean. Gainera, lurraldetasuna eta elkarrekin egiteko ekintzak mantentzearen aldeko apostua egin du beste urte batez UEUk.
bideoa prestatzen
Nolakoa izango da unibertsitateko jarduna datorren ikasturtean?

2020-06-04
Datorren ikasturteari begira ez jakina da nola bueltatuko den jarduna unibertsitatera. Izan ere, ez dago asmatzerik irailerako pandemiaren bilakaera zehatza zein izango den. Unibertsitateko langile asko eta asko etxean geratu behar izan ziren egun batetik bestera, eta orain, ikasturte berrirako planak zehaztea dagokie askori. Gaiaz aritu dira Angeriñe Elorriaga EHUko Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduko irakaslea eta, Arantza Gutierrez EHUko LAB sindikatuko kidea. Biek ala biek nabarmendu gura izan dute alarma-egoeran unibertsitateko langileek egin behar izan duten lan handia.
bideoa prestatzen
Jaurlaritzak “ohiko” ikasturte hasiera espero du irailerako

2020-06-04
Hainbat hedabidek ziurtatu dutenez, etapa guztietako ikasleak aurrez aurreko eskolara itzultzea da Hezkuntza Sailaren asmoa eta murrizketarik gabe. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek goizeko ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaltzeko aukera emateko, horrela, eta gutxitzeko jangela zerbitzua erabiliko luketen ikasleen kopurua. Horrekin betera, garraioa lehengoratzea aurreikusten du sailak 2020-21 kurtsorako.3 agertoki ikusten ditu. Lehena, ohiko ikasturte hasiera. Honekin batera, eskatu die ikastetxeei beste bi egoera posibleetarako kontingentzia plana prest izateko.