Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Irati Ruiz de Arzua (NUPeko ikaslea): “Orain euskaraz ikasteko aukerak bermatzen du etorkizunean lanean euskaraz aritzea”

2020-06-01
NUPek erizaintza graduan bi ikasgai berri euskaraz eskainiko dituela iragarri du. Unibertsitateko euskara taldeak "aurrerapausoa" txalotu du.
bideoa prestatzen
"Gehieneko tasa" ezarriko zaie Hego Euskal Herriko unibertsitateei

2020-05-28
Espainiako Unibertsitate Ministerioak gehieneko tasa bat ezarriko die Hego Euskal Herriko unibertsitateei datozen urteetan. Matrikulek 2011-2012 ikasturtean zuten prezioa izango dute, eta administrazioek 2022-2023 ikasturtera arteko epea izango dute jaitsiera ezartzeko.
bideoa prestatzen
Carlos Gimeno kontseilariak irakaskuntzako hainbat ziklotan itzultzea eta aurrez aurreko probak egitea baimentzen duen foru agindua sinatu du aste honetan

2020-05-27
48/2020 Foru Aginduak, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren esparruan 2019-2020 ikasturtearen amaierarako aurrez aurreko zenbait jarduerari eusteko eta berrekiteko neurriak arautzen ditu.
bideoa prestatzen
Ikasleak eskola "gutxitan" itzuli dira ikasgeletara, sindikatuen arabera

2020-05-25
Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, hezkuntza sindikatuen arabera. Izan ere, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Hezkuntza Sailak gelak irekitzeko orduan izan duen "inprobisazioa" eta "elkarrizketarik eza" salatzeko. Sindikatuek adierazi dute "erne" egongo direla ikastetxeetara itzulera "osasun bermeekin" egingo dela ziurtatzeko, bai ikasleentzat, bai irakasle eta gainerako langileentzat.
bideoa prestatzen
Iruñeko euskalgintzak salatu du Udalak “errealitateari bizkarra eman” diola

2020-05-21
Gaineratu du “zerbitzu publikoak herritarrei” ukatu, “eskubideak urratu” eta “hizkuntza apartheida praktikatuz” diharduela Navarra Sumaren alkatetzak.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak astebete atzeratu du EAEko ikastetxeen irekiera

2020-05-14
Eusko Jaurlaritzak aste bat atzeratu du EAEko eskolen irekiera. Hasierako data hurrengo astelehena, maiatzak 18, izango bazen ere, eskolak irekitzeko lehenengo fasea igaro behar denez maiatzaren 25era atzeratzea erabaki du. Argitu beharra dago ez dela irekitze orokorra izango; borondatez irekiko dira ikastetxeak, hau da, kasuan kasu erabakia, baimentze dataren ostean, eskola bakoitzarena izango da.