Sagarduik esan du gero eta "aukera gutxiago" daudela konfinamendu orokor bat saihesteko
2020-11-04
Atzo, 15.611 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.425 positiboak izan ziren. Lurraldeka aztertuz, 163 Araban, 623 Bizkaian, eta 630 Gipuzkoan. Testuinguru honetan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan, gero eta zailagoa dirudi konfinamenduaren saihesteak. Hala eta guztiz ere, sailburuak nabarmendu du badirela aukera gehiago neurri hori ezarri behar aurretik, eta, horretarako, indarrean diren neurriak betetzeko eskatu die herritarrei.