Skip to main content

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Zaporeakek larrialdi janari bilketa antolatu du Euskal Herri osoan

2020-09-25
Irailaren 8an errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorio latzak ikusita, Zaporeakek larrialdi janari bilketa antolatu du Euskal Herri osoan gaur eta biharko.
bideoa prestatzen
Errefuxiatuen egoera covid-19ak eraginda

2020-09-03
Egeo itsasoan harrapatuta dauden errefuxiatu eta migratzaileen egoera berez gogorra bada, are gehiago gogortu da azken egunetan, Covid-19 kasuen gorakada dela eta. Egoera nolakoa den jakiteko Amaia Martinez Itsas Salbamenduko kidearekin bildu gara.
bideoa prestatzen
COVID 19aren eraginez ezarritako kontrol neurriak “migranteen jazarpenerako” aplikatu dituztela salatu dute

2020-06-08
Papeles y Derechos Denontzat, Iruñea Harrera Hiria, Karabana Mugak Zabalduz, Salhaketa eta Sos Arrazakeria Nafarroa kolektiboek salatu dute isun proposamenak egiteko mozal legea erabili dutela poliziek eta zalantzan jarri dute isun horiek oinarri legala izatea.
bideoa prestatzen
Arrazakeria eta polizia indarkeria salatzeko protesta ekintza egin dute 2016an Elhadji Ndiaye atxilotu zuten tokian

2020-06-05
AEBetan George Floyden hilketaren harira, gaurko ekimenean gogora ekarri dute Arrotxapea auzoan orain lau urte gertatutakoa eta salatu dute hura ere “hilketa arrazista" izan zela.
bideoa prestatzen
Arantza Gutierrez (Ongi Etorri Errefuxatuak): "Egoera irregularrean dauden pertsonak ez daukate babes maila minimorik ere"

2020-05-19
Hego Euskal Herrian maskarak erabiltzea derrigorra izango da bi metroko distantzia gorde ezin den lekuetan, bai espazio itxietan eta bai kalean. Osasun txartelarekin farmariazara joanez gero eskuratu daiteke musukoa. Honek baina, egoera irregularrean dauden pertsonak babes gabe uzten ditu. Arantza Gutierrez Ongi Etorri Errefuxatuakeko kidearekin izan gara.
bideoa prestatzen
Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan

2020-05-07
Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan Italiako kostazainek irregulartasunak aurkitu dizkiotela argudiatuta. Apirilaren 19an 34 migratzaile porturatu zituen Aitamarik Palermon eta bertako kostazainek azterketa egin ostean, antzeman dituzten irregulartasun tekniko eta operatiboengatik bertan gelditzera derrigortu dute.