Skip to main content

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Mugak Zabalduz karabanak Europako hegoaldeko mugako errealitatea salatuko du aurten

2019-06-13
Euskal Herritik eta espainiar Estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da bederatzi egunean Andaluzia eta Ceutara helduz. Uztailak 12tik 21era burutuko da estatuko laugarren Mugak Zabalduz karabana. Nazioarteko ekimena da. Antolatzaileek adierazi dute beste erakunde batzuekin aliantzak eratzeko helburua daukatela. Italiako Carovane Migrantiko kideek ere parte hartuko dute, adibidez. Andaluziarako bidea hartzearen arrazoia da hara iritsi direla Europako eskualdeetatik datozen migratzaile gehien. Adierazi dute, honen ondorioz, harrera-sistema instituzionalaren gabezia larriak azaleratu direla. Martxaren bidez errealitate desberdinak erakutsi nahi dituzte. Granadatik Motrilera doaz kulturartekotasuna ikusteko, Agecirasen dagoen Espainiako Barneratze Zentro handienetik pasatuko dira eta Huelvako probintzian amaituko dute. Karabana erabiliko dute salaketarako ekintzen eragina areagotzeko eta bertan boluntario izateko ekainaren 23an itxiko da inskripzio-epea.
bideoa prestatzen
Elena Benzanilla: "Etorkinak bigarren mailako herritarrak dira, legez"

2019-05-30
2019ko hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan ezin izan du bozkatu biztanleriaren %10ak. Milaka etorkin geratu dira bozetan parte hartu ezinik, boto eskubidea ukatuta. Espainiako nazionalitatearekin soilik lortuko du sufragioa. Traba burokratiko asko izaten dira prozesuan. Honen inguruan hitz egin digu SOS Arrazakeria elkartekoekin.
bideoa prestatzen
Zaporeak, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta IruñaRock

2019-05-07
Nafarroa Gaur saioan errefuxiatuei jana kanpalekuetan banatzen dien Zaporeak elkarteko Mariano Galarzarekin egon gara. Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araizekin legealdia errepasatu dugu eta IruñaRock festibalaren kartela aurkezten dizuegu.
bideoa prestatzen
Mariano Galarza (Zaporeak): "Errefuxiatuen kanpalekuko funtsezko lan asko daude, haien artean elikadura"

2019-05-07
Zaporeak elkarteak igandean ospatuko du Koxk! Pintxo pote jaialdia errefuxiatuentzako jana lortzeko. Aurreko urteko arrakasta eta gero errefuxiatuak elikatzen dituen elkartearen lana geroz eta handiagoa da.
bideoa prestatzen
Herri besarkadak neofaxismoaren aurka

2019-05-06
Gizatasunaren alde eta neofaxismoaren aurka ‘herrien besarkada’ egin dute asteburuan Europako hainbat tokitan: Bartzelonan, Atenasen, Londresen, eta Italian, Serbian, Suedian, besteak beste. Eta Euskal Herrian: Durangon , Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Hazparnen egin zituzten. Europar Batasunaren migrazio politikak salatu eta migratzaileek libre ibiltzeko eta harrera jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute bertan. Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian, eskuin muturra eta ideia neofaxistak indartzen ari direla ohartarazi dute Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkadarekin bat egin duten eragileek. Alderdi horien diskurtsoek, zentro-ezkerreko eta eskuineko sektore batzuekin batera, migrazio politika bidegabeak areagotzen dituztela salatu dute. 200 erakunde eta plataforma baino gehiagok egin dute bat ekitaldiarekin.
bideoa prestatzen
Koxk! elkartasun pintxopotea antolatu du Zaporeak elkarteak

2019-05-02
Maiatzaren 12an ospatuko da 40 tabernaren babesarekin eta bildutako dirua Greziako kanpalekuetako errefuxatuei eskainiko zaie.