Skip to main content

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Irungo Harrera Sareak Martindozenearako bidea seinaleztatu du udalaren utzikeriaren aurrean

2019-03-28
Irunera iristen diren migratzaileek Martindonenea aterpetxera iristeko dituzten zailtasunak ikusirik, Irungo Harrera Sareko kideek oin berdeak margotu dituzte herriko kaleetan bertara errazago iristeko. Bestalde, Tren geltoki kanpoan informazio panel handi bat jarri dute; bertan, geltokitik udaletxera eta aterpetxera nola heldu azaltzen da. Urtarrilaren 1az geroztik, harrera sareak 938 lagun artatu ditu. Horietatik 819 gizonezkoak dira, 78 emakumezkoak eta 41 adin txikikoak. Ostiral honetan sareko kideek hitza hartuko dute Irungo udalbatzan. Bertan, seinaleei buruzko informazioa emango dute. Bestalde, sareko kideen eskaerei erantzuteko exijituko diete udal gobernuko kideei.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak aldarrikatu du kale saltzaile izatea ez dela delitua

2019-03-26
Epailearen aurretik pasa behar izan dute Moussa Sow senegaldarrak kalean pultserak saltzeagatik eta LAB sindikatuko Joseba Albarezek elkartasuna adierazteagatik. Hori horrela, LAB sindikatua egiako epaitegietan elkartu da giza eskubideen alde, pertsona eta langile migranteen eskubideen alde eta erakundeen aldetik egiten den arrazakeria eta kriminalizazioaren aurka. Epaiketa hau bertan behera uzteko eskatu dute. Alde batetik, Josebari mozal legea egotzi diezaiokete elkartasuna adierazteagatik eta Moussa herrialdetik kaleratua izan daiteke.
bideoa prestatzen
Arrazakeriaren aurkako "frontea" sortzeko deia egin dute Gasteizen

2019-03-22
Ehunka lagun elkartu ziren atzo Gasteizen Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egin zen manifestazioan. 'Arrazakeriari planto, eskubide berdinak' lelopean zeharkatu zituzten atzo Gasteizko kaleak. Amaierako ekitaldian arrazakeriaren aurkako "frontea" sortzeko beharra azpimarratu zuten. Bestalde, faxismoari aurre egiteko eta errefuxiatu zein migratzaileen eskubideak errespetatzeko deia egin zuten.
bideoa prestatzen
LABek arrazakeriaren eta prekarietatearen aurkako 'herri auzitegia' osatu du Bermeon

2019-03-21
Arrazakeriaren Nazioarteko eguna dela eta, LAB Sindikatuak Herrien Auzitegi Iraunkorraren aurrean akusazioa aurkeztu du Bermeon. Zentralaren arabera, arrantzaren sektoreak duen etorkin kopuru handia baliatzen du patronalak langileen eskubideak ez betetzeko. 2013koa da sektorean sinatu zen azken hitzarmena eta kasu gehienetan, ez da betetzen ere.
bideoa prestatzen
Kaparrosoko txaleta errefuxiatuen babeserako utziko du Iruñeko Udalak

2019-02-14
Iruñeko Udalak CEAR, errefuxiatuak laguntzeko estatuko komisioarekin, 2017an sinatutako hitzarmena zabaltzea sinatu du gaurkoan. Agiriak eraikinak utzi eta bestelako baliabideekin laguntzeko markoa ezartzen du.
bideoa prestatzen
Donostian inor ilegala izan ez dadin, manifestaziora deitu dute otsailaren 3an

2019-02-01
Udaraz geroztik Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan migrazioaren fenomenoak zeresan handia eduki du. Gaur egun ere badu baina jetsi egin da. Donostiako kaleetan 250 migratzaile daudela kalkulatzen da eta 11 Txantxaerrekako gaztetxean daude. Igande honetan otsailak 3, manifestazioa egingo dute 'Inor ez da ilegala' lemapean. Hamaika telebistak Txantxafrikako kide den Oier Ibargureni elkarrizketa egin dio eta berak azalpen batzuk eman dizkigu gaiaren eta beraien lanaren inguruan.