Skip to main content

Azken bideoak: Etorkinak

bideoa prestatzen
Migratzaileen eskubideen aldeko manifestazioa Donostian otsailaren 3an

2019-01-30
Aurtengo udan migrazioaren fenomenoak gora egin du Euskal Herriko herrietan, baita, Donostian ere. Hainbat eragilek, taldek eta norbanakok prentsaurreko eskaini dute. Azaldu dute migrazioak parez pare jarritako erronkari herritar gisa ahalik eta erantzunik egoki eta bateratuena bilatzea dela helburua. Horretarako ikusten dute 2 helementu barnebildu behar direla; batetik, instituzioek duten utzikeria eta erantzun eskasaren salaketa dinamika zabal eta iraunkor bat garatzea eta, bestetik, migratzaileei ahalik eta harrera duinena ziurtatzea beraien helburuak lortu bitartean. Horretarako elkarlana beharrezkoa ikusten dute eta hori lortzeko 4 printzipio proposatzen dituzte: Inor ez izatea ilegala, hemen lan edo bizi diren guztiek eskubide guztien jabe izan behar dutela, harrera duin bat jasotzeko eskubidea eta azkenik instituzioei dagokie eskubide guztiak eta harrera duin bat bermatuko zaiela ziurtatzea.
bideoa prestatzen
Open Arms dinamikako zuzendariak migranteen egoeraren aurrean Europak duen jarrera salatu du

2019-01-29
Open Arms ekimeneko zuzendariak, Oscar Campsek, migranteen egoera eta Europako migrazio politika salatu ditu gaur Iruñean egindako agerraldian. Campsek gainera estatuko presidentearen koldarkeria politikoa azpimarratu du eta itsasontzia geldiarazia izateak luze joko duela jakinarazi du.
bideoa prestatzen
2.000 gurutze kontxan, mediterraneoan galdutakoen omenez

2019-01-27
2.000 gurutze jarri dituzte asteburu honetan Kontxako hondartzan, Donostian, migrazio politiken aurkako salaketa gisa. Ekintza honen bitartez, errefuxiatu eta migratzaileen egoera larria salatu dute “Gora Herria, Basque People” iniziatibako aktibistek. Bozeramaileek azaldu dutenez, 2.000 gurutze horiek iaz Mediterraneoa igaro nahian hildakoak ordezkatzen dituzte.
bideoa prestatzen
Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatzea helburu

2019-01-25
Irungo harrera sareak deituta, manifestazioa egingo dute bihar Irunen, "Euskal Herria, harrera herria" lelopean. 5.500 migratzaileri babesa eman diete sei hilabetetan; askotarikoak dira beharrak, eta instituzioetatik nahikoa erantzun ikusten ez dutenez, manifestazioa deitu dute.
bideoa prestatzen
Aita Mari erreskaterako itsasontzia Libiako uretara joateko prest

2019-01-16
Aita Mari izena duen erreskate itsasontzia Pasaiako portuan dago Libiako uretara ateratzeko prest. Maydayterraneo proiektuak arrantzarako erabiltzen zen itsasontzi bat eraberritu zuen eta erreskaterako itsasontzi bihurtu. Luzea egin da tramitazio lanak baina azken erantzuna falta zaie. Behin itsasoratzeko baimena dutenean abiatuko dira mediterraneoko itsasoetara erreskate lanetara.
bideoa prestatzen
Aita Mari erreskaterako itsasontzia azken tramiteekin dabil

2019-01-15
Maydayterraneo elkarteko kideek prestatutako erreskaterako itsasontzia, Aita Mari izena duena, azken tramiteekin dabil. Azken izpekzio teknikoa egin zuten eta batel txikiaren agiria ez zegoen ondo. Gaur dokumentazioa Pasaiako Kapitaniara eramango dute eta biharko erantzun bat espero dute. Behin erantzun bat jakinda eta baiezkoa bada aterako dira Mediterraneora Libiako uretara erreskate lanetara.