Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Haurreria

bideoa prestatzen
Mila pertsona bildu dira haurren aurkako sexu abusuen inguruko jardunaldi arrakastatsuetan

2019-11-21
EHUko areto nagusian, mila pertsona inguru bildu diren "Haurren aurkako sexu abusuen sekretua hausten" jardunaldien laugarren edizioan. Antolatzaileetako batek, Maitane Urizarrek, gako ezberdinak eman dizkigu.
bideoa prestatzen
Nerea Segura: "Haurren obesitate zenbakien atzean zer dagoen aztertu behar dugu"

2019-10-23
Azken ikerketen arabera hamar adingabetik batek obesitatea dauka Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken urteetan gainera, nabarmen handitu den kopurua da. Zenbakietatik harago baina, elikadura ohitura egokiez eta tasa hauen atzean dauden faktoreez hitz egin dugu Nerea Segura nutrizionistarekin.
bideoa prestatzen
Bilboko Udalak harrera egin die hirira uda pasatzera etorri diren Saharako eta Europa ekialdeko haurrei

2019-07-10
48 adin txikiko etorri dira aurten eta magia ikuskizun batekin egin diete ongi etorria. Tindoufeko saharrarren errefuxiatu kanpalekuetatik eta Ukraina, Errusia eta Bielorrusiako umezurztegi eta familia behartsuetatik etorri dira neska-mutikoak. Eskertuta agertu dira haurrak eta baita haiekin etorri diren elkarteetako ordezkariak ere.
bideoa prestatzen
Ana Valles: "Garrantzitsuena ez da gazteek pornografia ikustea edo ez, baizik eta zer motatako edukia ikusten duten"

2019-06-24
Balear Uharteetako Unibertsitateak egindako ikerketa batek azaleratu du 8 urtera jaitsi dela pornografia ikusteko adina. 2500 gazte elkarrizketatu dituzte 16 eta 29 urte artekoak. Ikerketa abiapuntu hartuta, honen atzean dauden arrazoiez eta erakutsi beharreko baloreez hitz egin dugu Ana Vallés psikologo eta sexologoarekin.
bideoa prestatzen
Bilboko Suhiltzaileek bisita egin diete Basurutuko Ospitaleko umeei

2019-06-13
Bilboko Suhiltzaileek urtero bi aldiz egiten dute bisita Basurutuko Ospitaleko umeei. San Pelayo pabilioiarren aurrean, haurrekin jolasak eta bestelako dibertimenduak antolatzen dituzte, haien egunerokotasunetik ateratzeko eta tarte alaiago bat bizi dezaten. Eskailera mekanikotik beherako errapel-a, soka-saltoa, oreka jolasak edota mahukarekin ibili dira, eta suhiltzaileen zereginak azaldu eta aztertu dituzte.
bideoa prestatzen
Basque Team Fundazioak eta UNICEFek kolaborazio hitzarmena sinatu dute

2019-05-08
kolaborazio hitzarmena sinatu dute kirolaren balioak haurtzaroan eta nerabezaroan zabaltzeko. UNIFECeko Euskadiko Batzordeak Basque Teamekin batera ekintzak antolatzeko konpromisoa hartu du, balioak sustatzeko eta hiritartasun global bat eraikitzeko kirolak duen garrantzia zabaltzeko asmoarekin. Basque Teamek nazioarteko txapelketetan parte hartzea bultzatzeko goi mailako euskal kirolariei baliabideak eskaintzea du helburu eta haurtzarotik lantzen hasi beharra dagoela azpimarratu du. Gobernuz Kanpoko Erakundeak interesa dauka kirolarekin lotuta Basque Teamek sustatzen dituen balioak zabaltzeko eta sostengatzeko, aniztasuna, genero berdintasuna edo taldeko lana besteak beste. Urtero automatikoki berrituko da hitzarmena, garaipen iraunkorreko 17 helburuak aintzat hartuta itxi dutena.