Nafarroako LGTBIQ+ kolektiboak Udalak Harrotu arreta zerbitzua ixteko asmoa duela salatu dute. Gaurko agerraldian Kattalingune eta Harrotuko kideek azaldu dutenez Navarra Sumako gobernuak zerbitzua kamustu eta hiru langile kalean utziko ditu.
Iragan den asteburuan, Harro Euskal Herriko TransMariBiBollo plataformak manifestazio jendetsua egin zuen Bilbon. Protestaren helburua, EPOAk (Europako Harrotasun Egunaren Antolatzaileen Elkarteak) Bizkaiko hiriburuan antolatutako jardunaldien merkantilizazioa eta izaera salatzea zen.
EuroPride erakundeak Bilbon ospatuko duen lehenengo LGTB+ Batzar Atlantikoaren aurrean, egitarau propio antolatu du Harro plataformak kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko. "Harro ez da pride. Ez gaude salgai" lelopean egingo dituzte mahai-inguruak eta bilerak eta larunbatean, hilak 21, manifestazioa deitu dute Bilboko Arriaga plazatik.
Askatasun sexuala harrotasunez aldarrikatzeko eguna ospatzeko agerraldia egin du Iruñeko Udalak udal plazan. Enrique Maya Iruñeko alkateak ez du bertan parte hartu. Udalak eskubide-berdintasunaren alde zein sexu-orientazioak eragindako bazterkeria ezabatzeko lan egiteko konpromisoa berretsi du.
Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalaren 30. urteurrenean, Euskadi-Kuba elkarteak 'Kuba: Iraultza sexu-anitza' erakusketa sortu du. Otsailaren 19tik martxoaren 7ra Leioako EHUko kanpusean ikusgai egongo da, Santurtzi, Portugalete, Basauri eta Galdakaotik pasa ostean, besteak beste.
Sexu-transmisiozko infekzioen prebentziorako kanpaina abian jarriko du Nafarroako Gobernuak, azken hamar urteotan izandako hazkundeari aurre egiteko helburuarekin. Kanpainaren helburu nagusiak dira informatzea eta sentsibilizatzea, preserbatiboaren erabilera balioan jartzea, sexualitatearen bizipen atsegingarria sustatzea eta infekzio zein nahi gabeko haurduntze kopuruen gorako joera aldaraztea.