Zaintza- arrakala azaleratu eta areagotu du covid19 pandemiak. Kontziliazioa bermatzeko neurrietan ari da lanean Madrilgo Berdintasun Ministerioa. Estatuko Aurrekontu Orokorrek 200 milioi euro bideratuko dute horretarako.
Gaur ospatuko litzateke Hondarribiko alardea, Irailaren 8an. Aurten Covid-19 a dela eta ospakizuna bertan behera gelditu bada ere, Jaizkibel konpainiako kapitainak etorkizuna oso baikor ikusten du alarde parekidearentzat.
Hain zuzen emakumeen presentzia Eusko Legebiltzarrean izan dute hizketagai Arantxa Elizondo Politika Zientzietako irakasleak, Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikertzaileak eta Elixabete Garmendia kazetariak. Izan ere, aurreko agintaldian emakume parlamentari gehiago izan ziren Legebiltzarrean gizonezkoak baino. Egungo egoeraz eta aurrera begirako erronkez aritu dira.
Bilbo Feminista Saretzen dinamikak deituta mobilizazio feminista burutu dute Bilbon. Bertan, salatu dute ez dutela normaltasun heteropatriarkalera itzuli nahi, normaltasun berria gaitzetsi eta bizitza duinak aldarrikatzeko asmoz.