Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Gizonezko bat atxilotu dute Trapagaranen, bikotekide ohia maletategian lotuta zeramala

2020-05-15
Emakumea gohitik behera lotuta aurkitu dute udaltzainek autoan. Gorputzean ubelduak eta kolpeak zituen.
bideoa prestatzen
#Bazterrekoak Dian Fossey, "Gorilak laino artean" baino askoz gehiago

2020-05-08
Ez da arraroa, primateak ikustean ( hizkera eta teoria zientifikoak albo batera utzita) komunean ditugun hainbat aurpegi ikustea, sentimenduak, keinuak, begiradak. Sentimendu hauetaz jabe , Dian Fossey primatologoak Afrikako mendietan eman zuen, literalki, bizia, gizakia hobeto ulertzeko gorilen jarrera behatuz eta . Dian-ek ezin baitzuen ulertu, hain paradoxikoki, nola zen posible gizaki batzuk animaliak bezala jokatzea, eta animali batzuk gizakiek baino gizatasun handiagoa demostratzea. 1974an zoologiako doktoretza jaso zuen Cambridgeko Unibertsitatearen eskutik. Afrikan emandako hamarkada luzea eta gero, “13 urte gorilekin” edo “gorilak laino artean” liburua idatzi zuen, gerora izan berarekin zinemara eramango zuten pasartea. Primateen aldeko urteetako borrokak, eta isileko ehiztarien kontrako kanpainek arerio ugari sorrarazi zizkion. 1985ean, bere Virungako etxean, biolentziaz hil zuten, antzaz matxete edo pareko labana batekin. Ehiztari amorratuek eginiko hileta izan zela adierazi zen; are gehiago, denboraz baieztatu zen hiltzailea Ruandako presidentearen emaztearen neba izan zela, “Protaice” deiturikoa. Honek, diamanteen ustiaketaren eta gorilen isileko ehizaren monopolioa ez ezik, Ruandako Tootsien genozidioaren buruzagietako bat izan zen baita ere. Dian Fooseyren lana ez zen baldekoa izan. Gorilen ezagutza zabalki handitzeaz aparte, espezie bakarra gain hartzen duen kontzeptu zabalagoa ereiten lagundu zuen: kontserbazionismoa. 70. Hamarkadako ekologismoa erabat indartu zuen. Bizitza forma ororen bizikidetzagatik eta kontzientzia kolektiboagatik lan egin zuen Dian Foosey-k.
bideoa prestatzen
Azken asteetan, indarkeria matxista kasuak "igo" egin direla adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak

2020-05-07
Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuak adierazi duenez, azken asteetan indarkeria matxista kasuen "gorakada" antzeman dute Bizkaian. Zehaztu duenez, aldundiko zerbitzuek sei emakume eta sei haur hartu dituzte indarkeria matxistaren ondorioz.
bideoa prestatzen
Itxaso Compañon: "BIBA ardoak ardo kultura berritzera dator"

2020-03-12
Itxaso Compañon "El Mozo Wines" mahastizain-ardogilea da gerentea, jabea, sustatzailea, biltegizaina eta beste hainbat lan egiten ditu Lantziegon duen upategian. Orain dela 9 urte hasi zen bere familiak utzitako mahastiekin lanean eta Biba Ardoak ardo ekologikoen banaketa kooperatibaren bidez, zabaltzen du bere ardoa. Bestealde, Arabako upategien elkarteko lehendakari ordea da gaur egun.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko mugimendu feministak antolatzeko beharra nabarmendu du

2020-03-09
Aldarri feministak kaleak hartu ditu beste behin martxoaren 8an. Arrakastatsuak izan dira hiriburu, herri eta auzoetan egin diren mobilizazioak. NAIZ Irratiak herrialdez herrialde antolaketa lanetan aritu diren mugimendu feministako kideak elkarrizketatu ditu. Erronka berdintsua azpimarratu gura izan dute guztiek: martxoaren 8ko egunean mobilizazioetan parte hartu duten emakumeak antolatzea eta saretzea.
bideoa prestatzen
Bi gizon atxilotu dituzte Donostian eta Gasteizen, sexu erasoekin lotuta

2020-03-09
28 urteko gizona atxilotuta dago, eta epailearen esku geratuko da datozen orduetan.