Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Sagrario Lasarte, errefuxiatuei laguntzen

2019-11-20
Sagrario bere egunerokoan irakaslea da, baina orain dela urte batzuk eszendentzia bat hartzea erabaki zuen bere bururari denbora bat eskeitzeko. Momentu horretan bere koinatuak Zaporeak proiektuarekin Greziara joan behar zuen eta Sagrario ere animatu egin zen. Ordutik urtero joaten da errefuxiatuei bazkaria ematera.
bideoa prestatzen
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeek martxa egingo dute A-25ean

2019-11-19
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko talde feministek Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren Nazioarteko egunaren aurtengo martxa aurkeztu dute. 20. urtea da martxa antolatzen dutela. "Indarkeria matxistak milaka aurpegi ditu" lelopean egingo dute, azalduz, desberdintasun eta diskriminazio egoera desberdinak pairatzen dituztela kalean, etxean lanean edo ikastetxeetan, eta sufritutako indarkeria ere anitza dela: fisikoak, sexualak, psikologikoak, ekonomikoak eta instituzionalak. Komunikabideei eta Instituzioei aipu zuzenak bidali dizkiete, erantzukizuna eta neurri egokiak hartzeko eskatuz.
bideoa prestatzen
Gizonak “mugitu” daitezen deitu dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako

2019-11-14
Gizonak “mugitu” daitezen eta mugiaraztera deitu dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako. Nafarroako Udalerrien Federazioak osatutako deklarazioa 80 udalerrik baino gehiago sinatu dute eta bertan “pertsona guztiak” deitu dituzte “aukera-berdintasunean bizi daitezen dibertsitatetik eta askatasunetik”.
bideoa prestatzen
Helena Bengoetxea, bideoaktibista

2019-11-13
Aste honetan bideogintza arloan dabilen emakume bat izango dugu protagonista. Geroz eta emakume presentzia gehiago dagoela nabarmentzen da ikus-entzunezko arloan, baina behar adina al daude?
bideoa prestatzen
'Atasion' funtzionaltasun aniztasuna duten emakumeei zuzendutako proiektua aurkeztuko dute ostegunean

2019-11-12
Atarrabiako hiru emakumek 'Atasion' proiektua sortuta funtzionaltasun aniztasuna duten emakumeak jarri dituzte erdigunean. Sustatzailea den Oihane Marinek eta proiektuan parte hartu duen Maddi Zuastik proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute.
bideoa prestatzen
Cynthia Claveria, AMUGE: “Gure borroka zuen erronka izatea nahi dugu”

2019-11-08
Emakume Ijitoen lehen jardunaldiak azaroaren 11an izango dira Bilborocken. Cynthia Claveria Duval AMUGE elkarteko kidearekin egon gara, izan ere, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak kaleratu berri duen Romani Hadin liburutik eratorritako jardunaldiak dira astelehenekoak.