Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Ana Iruretagoyena kazetaria : "3.000 feminista elkartzea jada historikoa da"

2019-11-07
Ana Iruretagoiena kazetariak V. Jardunaldi Feministen analisia egin du Kolpez Kolpe saioan.
bideoa prestatzen
Marie Curie, Nobel saria jaso zuen lehen emakumea

2019-11-07
Marie Curie 152 urte direla jaio zen. Frantzian doktoretza lortu zuen lehenengo emakumea izan zen Curie. Gainera, Nobel sari bi jaso zituen lehen emakumea eta lehen zientzialaria izan zen.
bideoa prestatzen
Bihar pasako da epailearen aurretik bikotekidea hiltzea leporatuta atxilotutako gizona

2019-11-06
53 urteko emakume bat etxean hilik aurkitu du Frantziako Poliziak larunbatean Baionan, eta bere bikotekidea atxilotu dute hilketa egotzita. 52 urteko gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik. Gizonak berak eman zuen abisua larrialdietara dei baten bidez, etxera heltzerakoan emakumea jada hilda aurkitu zuela esanez.
bideoa prestatzen
Maria Eskudero, naturarekin jolasean

2019-11-06
Abentura zalea ez denarentzat Irrisarriland ez da bere tokia. Mariak argi izan zuen bulego batean eserita ez zuela pasako bere bizitza osoa, horregaitik monitore moduan egiten du lan. Berak erakutsiko digu emakumeok ere beldurrak alde batera utzi behar ditugula.
bideoa prestatzen
Arritxu Apezetxea, ile-apaintzailea

2019-05-15
Arritxuk duela 24 urte ireki zuen ile-apaindegia Barañainen. Goizuetatik etorria, bananduta dago eta alabarekin bizi da. Emakume langile eta indartsua, baloreei eta errespetuari buruz hitz egingo digu gaurko saioan.
bideoa prestatzen
Josebe Iturrioz: “Jende berri asko dator, feminismoa belaunaldiz aldatzeko unea ere bada”

2019-11-04
Feminismo oso desberdinetatik antolaketarako deialdia izan dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Josebe Iturrioz antolakuntzan ibili da beste hamaika kiderekin batera, eta jardunaldiek utzitako ajeaz, topaguneak jazotakoaz hitz egin digu.