Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Hilketa matxistatzat jo dute Bilbon topatutako emakumearen kasua

2018-09-25

Emakume baten gorpua topatu du Ertzaintzak Bilbon, indarkeria zantzuekin eta ikerketa zabalik dagoen arren, hilketa matxistarena da hipotesi nagusia. Beraz, aurten, indarkeria matxistagatik hildako zazpigarren emakumea litzateke Euskal Herrian.

Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean topatu dute gorpua ertzainek, bizilagun baten deia jasota joan dira hara. Berri agentziek zabaldu dutenez, 25 urte zituen emakumeak eta bi haur.

Hilketa salatzeko lehen deialdiak ere zabaldu dira jada: Bilboko Udalak asteazken goizean egingo du elkarretaratzea, udaletxeko eskaileretan, 10:30ean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, berriz, 20:00etarako egin du manifestazio deialdia, Atxuriko Enkarnazio plazatik abiatuta.

bideoa prestatzen
Indarkeria matxistaren biktimei eskaintzen dien arreta hobetuko du Nafarroako Gobernuak

2018-09-18
Indarkeria matxistaren biktimei eskaintzen dien arreta hobetzeko Nafarroako Gobernuak laguntzak eta baliabideak handitu eta giza salerosketaren biktimei aterpea emateko zerbitzua ezarriko dutela jakinarazi du Ana Ollo kontseilariak. Izan ere, azken urteetan aurrera urratsak egin dituztela onartuta ere, laguntza "eraginkorragoak" eta "genero perspektiba handiagoa" beharko direla adierazi du.
bideoa prestatzen
Joera atzerakoiari aurre egiteko eskatu die Jaizkibelek erakunde publikoei

2018-09-10

Erakunde publikoei eskaera egin die Hondarribiko Jaizkibel konpainiak: larunbateko alardean ikusi zen joera atzerakoiaren aurrean zerbait egin dezatela. Zehazki, botere eta hauteskunde lehiak alde batera utzi eta egoera konponbidean jartzeko eskatu die instituzioei Jaizkibelek, eta haiek egin ditu gaizki kudeatutako egeraren erantzule ere.

Izan ere, azken urteetako gogorrena izan zen Jaizkibel konpainiak larunbatean jasandako jazarpena. Txistuka, oihu artean eta plastiko beltzekin hartu zituzten alarde parekidearen aurkakoe Jaizkibelgoak Kale Nagusian, eta bizi izandakoa salatzeko oharra atera du goizean konpainiak. Larunbatean jazotakoa "urte askotako utzikeriaren ondorio" izan dela adierazi du.

Jaizkibel konapiniako kideen ustez, larunbatean Hondarribiko Kale Nagusian pairatu zutenak ez du bat egiten berdintasunaren alde dagoen gizartearen gehiengoarekin. Hargatik, arduraz jokatzeko eskatu diote Hondarribiko Udalari. Larunbatean bertan ere, Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitainak erakundeengan jarri zuen erantzukizuna. Ba bertako alkate Txomin Sagarzazuk Euskadi Irratian esan duenez, jakitun dira larunbatekoa atzerapausoa izan zela, baina konponbidea ez dago udalaren esku soilik.

Hondarribiko Udalaz gain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren jarrera ere salatu du Jaizkibelek, eta Iñigo Urkullu buru duen erakundeari emandako baimenak ez betearaztea egotzi dio. Hargatik, erantzukizunez jokatzeko eskatu diete Hondarribiko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

bideoaren irudia
Pentsiodunak beste astelehen batez Bilboko udaletxean bildu dira pentsio duinak aldarrikatzeko

2018-08-27

Pentsiodunak Bilboko udaletxearen atarian bildu dira gaur ere. 1080 euroko pentsio unibertsala eskatzeaaz gain, abuztuaren 20ko manifestaldi erraldoiaren balorazioa egin dute. Emakume pentsiodunen egoera hauskorra aho batez azpimarratu dute; bestalde, Aburtok eta telebista publikoak kritika gogorrak jaso dituzte nagusiengandik.

bideoaren irudia
Emakumeen lanaren aitortza eta pentsio duinak eskatu ditu Emakumeen Mundu Martxak

2018-05-23

Emakumeen lana aitortzeko eta pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Eusko Jaularitzak Bilbon duen bulegoaren aurrean. Egungo sistemak bizitza duina ziurtatzen ez duela eta sistema aldatzeko deia egin dute. Martxoaren 8ko greba feministan parte hartu zutenei deia egiten die maiatzaren 26an ere kalera ateratzeko, pertsonak politiken erdigunean jartzeko eta bizitza duinaren alde egiteko.

bideoaren irudia
NAFARROA GAUR debatearen saio berezia Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako egunaren harira

2017-11-21

Aste honetan emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izanik, Nafarroa Gaur debatearen saio berezia osotu dugu. Nafarroako ordezkaritza politiko, sindikal eta eragile sozialetako emakumeekin bildu gara gaiaz hausnartzeko eta, bertzeak bertze,  azaroaren 25ean kalera atzerako hamaika arrazoi eman dituzte.