Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Maria Eskudero, naturarekin jolasean

2019-11-06
Abentura zalea ez denarentzat Irrisarriland ez da bere tokia. Mariak argi izan zuen bulego batean eserita ez zuela pasako bere bizitza osoa, horregaitik monitore moduan egiten du lan. Berak erakutsiko digu emakumeok ere beldurrak alde batera utzi behar ditugula.
bideoa prestatzen
Arritxu Apezetxea, ile-apaintzailea

2019-05-15
Arritxuk duela 24 urte ireki zuen ile-apaindegia Barañainen. Goizuetatik etorria, bananduta dago eta alabarekin bizi da. Emakume langile eta indartsua, baloreei eta errespetuari buruz hitz egingo digu gaurko saioan.
bideoa prestatzen
Josebe Iturrioz: “Jende berri asko dator, feminismoa belaunaldiz aldatzeko unea ere bada”

2019-11-04
Feminismo oso desberdinetatik antolaketarako deialdia izan dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Josebe Iturrioz antolakuntzan ibili da beste hamaika kiderekin batera, eta jardunaldiek utzitako ajeaz, topaguneak jazotakoaz hitz egin digu.
bideoa prestatzen
3.000 emakume batu dira Durangon Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen bueltan

2019-11-04
3.000 emakume batu dira gutxienez, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan Durangon. Salda Badago lelopean, hausnartzea, eztabaidatzea, harremantzea, saretzea eta mugimendu feministaren aurrera begirako ildo estrategikoak zehaztea izan dira helburuak.
bideoa prestatzen
Emaitza proiektu gastronomikoa martxan jarri du Errotik jendarte ekimenerako kooperatiba feministak

2019-10-29
Helburua da, egoera lazgarrian egon diren emakumeei lanerako tresnak ematea eta beren burujabetzan laguntzea. Asteartero tailer bat egiten dute eta gaurkoan, beraiekin izan gara.
bideoa prestatzen
Bizkaiko etxez etxeko laguntzaren sektoreko langileek greba iragarri dute azaroaren 5 eta 28rako

2019-10-29
Bizkaiko etxez etxeko laguntza sektoreko langileek greba eta mobilizazioak iragarri dituzte, lan baldintzak salatu eta hobekuntzak eskatzeko. Greba azaroaren 5 eta 28an egingo dutela azaldu dute, eta lanuzte partzialak azaroaren 4 eta 27an, goizeko 7etatik, 11etara. Mobilizazioa ere deitu dute, Bilbon, azaroaren 23rako. Lan baldintzen egoera kaxkarra udalei egotzi egiten diete, etxez etxeko laguntza titulartasuna publikoa izanda, eta udalerrien erantzukizuna izanik, kudeaketa pribatizatu dutela azalduz, lehiaketa publikoaren bidez kutsu soziala ez duten enpresa pribatuen eskuetan utzi baitute.