Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Lan merkatuaren banaketa sexuala

2016-12-02

Emakumeek lan merkatuan oraindik ere ikusten dituzten jarrera eta oztopoak aztertu ditugu atal honetan. Horretarako, lau emakumerekin izan gara: Ainhoa Etxaide (LAB), Saioa Iraola (Bilgune Feminista) Ainara Miron eta Maider Caminos (LAB Nafarroa) Beraien bizipen pertsonaletik hitz egin digute.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Emakumea eta umorea

2016-11-25

Emakumeei umorea egitea ukatzen zaie? Askeak dira umorea egiteko? Hiru emakumeren hitzak jaso ditugu: Esther Carrizo (clown),  Alaia Martin (bertsolaria) eta Idoia Torregarai (Barretartia.com).

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Punk mugimendua eta emakumeen borroka

2016-11-18

Sistemaren kontrako "mugimendu" gisa ezagutzen dugun punkak, emakumeen borroka barneratu zuen? Punkari iraultza hori ere egitea eskatzea zilegia da? Zer ekarpen egin dio punkak feminismoari eta alderantziz? Galdera horien inguruan hausnartu dugu Garbiñe Ubeda, Puri Alzelai, Gotzon Hermosilla eta Yurre Ugarterekin.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Tradizioa eta generoa: topikoak apurtuz

2016-11-11

Tradizioak euskal dantzetan izan duen eragina aztertu dugu. Tradizioaren argudioak, zenbatetan utzi ditu emakumeak plazatik at? Argudioak ala aitzakiak dira? Historikoki nolakoa izan da? Galdera horien erantzunen bila, Oier Araolaza (Dantzan.com), Marisa Barrena (Kriskitiña Dantza Taldea), Irune Tubia (Oberena Dantza Taldea) eta beste hainbatengana jo dugu.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

2016-11-04

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du gurekin, baita Iruñeko Gaztetxeko kide diren Itsaso Agirre eta Saioa Lekunberrik ere.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Generoak kazetaritzan duen tokia

2016-10-28

Egunkarietako sailetan, non kokatzen dira emakumeak? Ahotsa ematen zaie? Eta boterea kudeaketa edo zuzendaritza taldeetan? Generoak kazetaritzan duen tokiaz hausnartu dugu Maite Asensio, Oihana Etxebarrieta eta Reyes Ilintxetarekin.