Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoaren irudia
Ertzak / Klima aldaketa, ikuspegi ekonomikotik

2016-09-08

Klima aldaketa ikuspegi ekonomikotik landu dugu. Izan ere, galdera batek kezkatzen gaitu: klima aldaketak porrot ekonomikora eramango gaitu edo gure eredu ekonomikoaren hutsegiteen ondorio zuzena da? Hainbat aditurekin izan gara.

bideoaren irudia
Ertzak / Eraso sexistei aurre eginez

2016-09-06

"Beldurra lekuz aldatuko dugu" lelopean hainbat manifestazio egin ziren iragan udan. Eztabaida mahai-gainean jarri zuten, eta horri begira jarri gara programan, mugimendu feministari ahotsa emanez. Kattalin Miner, Idoia Arraiza, Izaskun Landaida eta Hegoa Ugalderekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Kattalin Miner eta Jule Goikoetxeari elkarrizketa, Esatea Libre saioan!

2016-03-09

Euskal Estatu Feminista izango dugu hizpide Kattalin Miner eta Jule Goikoetxearekin. Martxoak 9, asteazkena, 19:30ean eta 22:00etan.

bideoaren irudia
Aktibatu zure ahotsa, jabekuntza kontzientzia hartzeko tailerra

2016-03-08

Emakumeen egunaren harira Getxon hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Pasa den igandean, World Cafe-a eta "Aktibatu zure ahotsa" performance-a egin zuten herriko hainbat emakumek. "Zenbat kostatu, zenbat balio? Eraiki dezagun zaintzartasuna" berbaldia egin zuten Bilgune Feminista, Gizatiar, Eskuz Esku, Haziak, Mujeres con Voz, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada eta E-civis elkarteek antolatuta.

bideoaren irudia
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna!

2016-03-08

"Hamaika kolore, hamaika helburu" kanpaina martxan jarri dugu Hamaika Telebistan. Hasteko, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez programazio berezia prestatu dugu datozen egunetarako.

bideoaren irudia
"Areatzako emakumeen historia eta bizi esperientzia": testigantza

2016-03-04

Dokuteka programan, "Areatzako emakumeen historia eta bizi esperientzia" dokumentala eskaini eta Maite Artabe eta Sara Gutierrez Areatzako Emakumeen Foroa taldeko kideekin hitz egin dugu.