Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoaren irudia
Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak artatu dituen kasuen %51a indarkeria biktimak izan ziren

2014-04-24

2013an Eusko Jaurlaritzak Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo zuten gehienak emakumeak izan ziren. Iazko memorian jasotako datuen arabera, 3.600 herritarri eman zieten laguntza zerbitzu honetan, eta erdiak baino gehiago indarkeria matxistari lotutako kasuak izan ziren.

bideoaren irudia
Emakumeari dagokio bere gorputzaren erabakia

2014-04-07
Larunbatean milaka lagun gerturatu ziren Iruñeara abortuaren aldeko manifestazioara. Helburua, abortuaren legeari ezezko biribila ematea eta Frankoren diktaduraren garaira ez bueltatzea. Argi utzi nahieko mezua, emakumeari baino ez dagokiola bere gorputzarekin zer egin erabakitzea.
bideoaren irudia
Martxoak 8

2014-03-07

Martxoaren 8an, sexualitateaz aritu gara. Benetan askatasun sexuala al dugu? zer irakurketa egin behar da pornografiaz? eta prostituzioaz? non daude mugak? Gai guzti horiei buruz hitz egin dugu sexologo, psikologo eta feministekin.

bideoaren irudia
LAB sindikatuak giza katea egin du emakumeentzako enplegu duina eskatzeko

2014-03-07

LAB sindikatuak giza katea egin du Bilboko kaleetan emakumeentzako enplegu duina eskatzeko. LABek enplegu suntsiketa gelditu, enplegu duina sortu eta lan munduko diskriminazioarekin bukatuko duen enplegu plana ardarrikatu du.

bideoaren irudia
Soldaten arteko ezberdintasuna izango da martxoaren 8ko ekimenen ardatza

2014-03-07

Gizon eta emakumeen soldata-mailen arteko desberdintasunak parekatzea izango da Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailak martxoaren 8rako antolatutako ekimenen ardatza. Hala, "Ez zaizkit kontuak ateratzen" izango da Emakumeen 2014ko Nazioarteko Eguna ospatzeko leloa. Biharko egunean, Bilboko kaleetan zehar martxoaren 8ko ospakizunetan modu aktiboan parte hartzera dei egin dute

bideoaren irudia
EHUk emakumea teknologiaren sortzaile eta erabiltzaile moduan aldarrikatu du

2014-03-07

EHUk emakumeak teknologia arloan egin dezakeen ekarpena aldarrikatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Beste arlo askotan bezalaxe, teknologian ere emakumea gutxietsia izan dela azpimarratu dute. Donostiako Informatika Fakultatean egindako ekitaldian, Estibaliz de Miguel eta Bakarne Altonaga saritu dituzte; Micaela Portilla eta Maria Goyri sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.