Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
6.565 emakumek hartuko dute parte 31. Lilatoian

2020-02-26
31. edizioa da aurtengoa eta antolatzaileak oso pozik agertu dira parte-hartze mailarekin eta lasterketak urteetan zehar izandako bilakaerarekin.
bideoa prestatzen
Emakumeek zientziari egindako ekarpena iruditan

2020-02-26
“Emakumea Zientzian” eguna ospatu dugu otsailean. Horren harira, Sandra Uver sortzaileak ‘Asmatzaileak ezagutzen’ erakusketa egin du. Emakume zientzialarien obrak ezagutzera ematea du helburu Mendilorriko erakusketak.
bideoa prestatzen
Martxoaren 8an "antirarrazakeria, gorputzak eta sexualitatea eta antikapitalismoa” jarriko ditu erdigunean Bilboko mugimendu feministak

2020-02-26
Bilboko kaleak betetzera deitu dute, jendartea bizi-gaitza dela salatzeko, batez ere emakume eta genero disidenteentzat. Nabarmendu dute eskubideen galera, hondamendi ekologikoa, gerra suntsitzaileak eta lurraldeen desjabetzeak salatu eta borrokatuko dituen feminismoa defendatzen dutela. Horregatik, martxoaren zortziko mobilizaziora joateko deia luzatu dute. Baita haren aurretik, astean zehar, hiru ildoei lotuta egingo dituzten ekintzetara joatekoa ere.
bideoa prestatzen
'Bigarren sexua', emakume euskaldunen begiradapean

2020-02-25
Maitasuna, emakume izatea zer den eta aktibismoa bezalako gaien inguruan hitz egiten ikusi eta entzun ahalko ditugu emakumeok, iraganeko eta gaur egungo irudiez lagunduta. Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ pentsamendu feministaren mugarria da eta zenbait pasarteri gorputza eman diete Iratxe Fresnedak eta Nora Alberdik.
bideoa prestatzen
“Katerik gabe; katean” kanpaina aurkeztu du Emakundek martxoaren 8ra begira

2020-02-24
Urte luzez emakumeen eskubideak defendatzen aritu diren emakumeei omenaldia egingo die erakundeak. Horrekin batera “katean jarraitzeko” deia luzatuko die generazio berriei. Ekintza, Nazio Batuen Erakundeak martxan jarri duen “Generation Equality” kanpainarekin bat datorrela adierazi dute. Izan ere, emakumeen eskubideen alde lan egin duten belaunaldiak omendu nahi ditu ekimenak. Horrekin batera, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren, Berdintasun Legearen eta Garapen Iraunkorreko Agendaren urteurrenak ospatu nahi dituzte.
bideoa prestatzen
Samara Velte, 'Nik Sinisten dizut'

2020-02-24
Sanferminetako talde bortxaketak eragin dituen hausnarketak liburu batean bildu ditu Samara Veltek. Indarkeria matxista ulertzeko moduak, justizia sistemaren ajeak, hedabideen tratamendua eta izuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu.