Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
'Bigarren sexua', emakume euskaldunen begiradapean

2020-02-25
Maitasuna, emakume izatea zer den eta aktibismoa bezalako gaien inguruan hitz egiten ikusi eta entzun ahalko ditugu emakumeok, iraganeko eta gaur egungo irudiez lagunduta. Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ pentsamendu feministaren mugarria da eta zenbait pasarteri gorputza eman diete Iratxe Fresnedak eta Nora Alberdik.
bideoa prestatzen
“Katerik gabe; katean” kanpaina aurkeztu du Emakundek martxoaren 8ra begira

2020-02-24
Urte luzez emakumeen eskubideak defendatzen aritu diren emakumeei omenaldia egingo die erakundeak. Horrekin batera “katean jarraitzeko” deia luzatuko die generazio berriei. Ekintza, Nazio Batuen Erakundeak martxan jarri duen “Generation Equality” kanpainarekin bat datorrela adierazi dute. Izan ere, emakumeen eskubideen alde lan egin duten belaunaldiak omendu nahi ditu ekimenak. Horrekin batera, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren, Berdintasun Legearen eta Garapen Iraunkorreko Agendaren urteurrenak ospatu nahi dituzte.
bideoa prestatzen
Samara Velte, 'Nik Sinisten dizut'

2020-02-24
Sanferminetako talde bortxaketak eragin dituen hausnarketak liburu batean bildu ditu Samara Veltek. Indarkeria matxista ulertzeko moduak, justizia sistemaren ajeak, hedabideen tratamendua eta izuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu.
bideoa prestatzen
Samara Velte: "Sanferminetako bortxaketa ez da salbuespenezko kasu bat"

2020-02-20
Sanferminetako talde bortxaketak eragin dituen hausnarketak liburu batean bildu ditu Samara Veltek. Indarkeria matxista ulertzeko moduak, justizia sistemaren ajeak, hedabideen tratamendua eta izuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu.
bideoa prestatzen
Nerea Arestik, diskurtsoek gizon eta emakumeen esperientzian duten eragina aztertu du NUPen

2020-02-19
Gaurkoan NUPeko Humanitateen Fakultatean hitzaldia eman du historian zehar maskulinitateak genero ikuspegian izandako eraginaz.
bideoa prestatzen
Martxoaren 8a berriz ere aldarrikapen eguna izanen dela azpimarratu du Mugimendu Feministak

2020-02-18
Aurtengoan, patriarkatuaren inposizio eta erasoak, lan esparruko diskriminazio egoerak, arrazakeria eta faxismoaren gorakada izango dira mugimendu feministaren aldarrikapen nagusiak.