Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoa prestatzen
Kote Cabezudoren biktimen abokatuak Atariko Audientzia batean deklaratu behar izan du

2020-01-28
Irunen egin den saioan Ana Isabel Perez Asenjo magistratuak Kote Cabezudoren biktimen abokatu defendatzaileari 60.000 euroko kalte-ordaina eskatu dio, haren ohorea urratu dela uste duelako. Atariko Audientzia izan da, Kote Cabezudo otsailean epaituko dutelako bigarrenez, 47 delitu egotzita.
bideoa prestatzen
Emakume baten aurkako erasoaren aurrean Azkuna Zentroaren eta Lanaldenen "utzikeria" salatu du LABek

2020-01-21
LABen Pikete feministak mobilizazioa egin du gaur Azkuna Zentroan, abuztuan bertako langile batek pairatutako eraso sexistaren aurrean erakutsitako pasibotasuna salatzeko. Erasoa, Alondegiko zabaltzan, atikoan, gertatu zen. Emakume langilea bere lanpostua ez zen batera bidali eta bakarrik zegoela aprobetxatuz, gizon bat oldartu zitzaion. Jarraian, emakumeak, salaketa jarri zuen. Hurrengo egunean, postu berberera bidali zuen enpresak, segurtasunaren inguruko ez-ohiko neurririk hartu gabe, ezta inolako protokolorik martxan jarri gabe. Azkuna Zentroak, LABen baieztapenak erabat gezurtatu ditu, azalduz, langilea artatu zutela erasoaren ostean eta salaketa jartzerako momentuan. Gainera, erasoa gertatu zen tokian segurtasuna handitu zutela adierazi dute, langile bat beharrean bi langile jarriz, horrelako egoerak ekiditeko.
bideoa prestatzen
Blanca Ester Marqués oroitu dute Burlatan, indarkeria matxistaren biktima

2020-01-14
Blanca Ester Marqués oroitu dute Burlatan, indarkeria matxistaren biktima. Bere bikoteak hil zuen egunaren hirugarren urteurrenean omendu dute, indarkeria matxista arbuiatzeko helburuz egindako eskulturaren parean. Bere bikotea zenak hil zuen 2017ko urtarrilaren 14an urkatuta. Ondoren, ibaira bota zuen emakumearen gorpua. Bere erruduntasuna onartu zuen eta 18 urteko kondena betetzen ari da hilketagatik.
bideoa prestatzen
Nafarroa da estatuan errenta arrakala txikiena duen lurraldea

2020-01-07
Gaurkoan Nafarroako Gobernuak Pobrezia eta Desberdintasunaren hirugarren txostenaren datuak aurkeztu ditu. Pobrezia larriari dagokionean, Nafarroa estatuan portzentaje gutxieneko autonomia-erkidegoa izan zen %2,6ko tasarekin. Pertsonatan zenbatuta aurreko urteei erreparatuta 13.500 pertsona gutxiago daude pobrezia larriko egoeran.
bideoa prestatzen
Orkoiengo herritarrek auzokide baten kontrako sexu erasoa salatu dute asteburuan

2020-01-07
"Ez, beti da ez" lelopean babesa eman diote sare sozialen bidez hitzordua egin eta gizon taldearen erasoa jasan zuen herriko emakumeari. Halako hitzordua eginda ere, azken hitza emakumearena dela nabarmendu dute Orkoiengo talde fiministak.
bideoa prestatzen
Los Angeleseko fiskaltzak ere karguak aurkeztu ditu Harvey Weinstein produktorearen aurka

2020-01-07
Los Angeleseko fiskaltzak karguak aurkeztu ditu Harvey Weinstein Hollywood-eko produktorearen aurka. New Yorkekoaren ostean, Estatu Batuetako bigarren estatua da Weinstein epaitegietara eramateko pausua ematen duena. Hain zuzen lau kargu leporatzen dizkio fiskaltzak produktoreari, tartean bortxaketa bat.